TERM51-GS.rs3 (53) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Toponimoen normalizazio lanetan geografiako terminologiak dituen arazoak. | GS | |
2 | Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzako Ikerketa eta Informaziorako Zuzendaritzak eskatu zidan txosten baten edukian oinarritzen da, hain zuzen, Nazioarteko Terminologia Biltzarrean aurkeztu nahi dudan komunikazioa. | GS | |
3 | Donostian aurkeztu nuen txostena joan zen azaroan Euskararen Aholku Batzordearen baitan Toponimiako Batzorde Bereziak egindako lehenengo bileran. | GS | |
4 | Geografiako terminologia normalizatzeko premia, eta zehatzago esanda, toponimiarekin loturik dagoen terminologia normalizatzeko premia, | GS | |
5 | EAEko toponimia normalizatzeko lanak egitean | GS | |
6 | sortu zen, azken hamar urteotan Deustuko Unibertsitateko DEIKER Institutuak egiten diharduen lanen barruan. | GS | |
7 | Geografiaren normalizazioa egoera eskasean aurkitzen da EAEn eta Nafarroan, | GS | |
8 | gure inguruan egunero geografiako lexikoa erabiltzerakoan | GS | |
9 | ikus daitekeen anarkiak azaltzen duen moduan: | GS | |
10 | mapak, bideetako errotulazioa, testu liburuak, komunikabideak, etabar. | GS | |
11 | Bakoitzak bere aburuen araberako geografiako terminologia erabiltzen du, | GS | |
12 | eta horrela, egoera nahasia da, eta koherentziarik gabea. | GS | |
13 | Nazio Batuek geografiako izenen normalizaziorako 1967an Genoan egindako Lehenengo Biltzarrean gomendioak egin zituzten geografiako terminologiari buruz eta | GS | |
14 | glosarioak egiteko. | GS | |
15 | Entitate geografikoen izaeraren azterketari buruzkoa da 19A gomendioa: | GS | |
16 | "Eskualde jakin batean entitate geografikoek izena badute, | GS | |
17 | entitate horien izaerari buruzko azterketei ekiteko gomendioa egiten da; baita entitate horiek izendatzeko erabilitako hitzen esanahi desberdinei buruz ere..." | GS | |
18 | Komunikazioan landuko ditugun alderdiak zehaztu baino lehen, | GS | |
19 | toponimo kontzeptuaren definizioa emango dugu, | GS | |
20 | geografiako terminoarekin duen loturari dagokionean. | GS | |
21 | Definizioz, toponimoa edo izen geografikoa hauxe da: | GS | |
22 | "izen propio bat da, | GS | |
23 | eta osagai espezifiko bat dauka, eta gehienetan, baita osagai komun edo orokor bat ere. | GS | |
24 | Entitate geografikoaren izaera | GS | |
25 | orokorrean hartuta | GS | |
26 | identifikatzen du azken osagai horrek, | GS | |
27 | eta osagai espezifikoak, aldiz, modu partikularrean identifikatzen du". | GS | |
28 | Esate baterako, Peña de Anboto, Avenida Ramón y Cajal, Río Ibaizabal, Alto de la Horca... | GS | |
29 | Toponimo definizioa bera da termino geografikoaren garrantzia ikusarazten diguna; | GS | |
30 | are gehiago, toponimoen normalizazio lanetan bi bertsio proposatzen direla kontuan hartzen bada (euskara eta gaztelera). | GS | |
31 | Horrek esan nahi du, | GS | |
32 | hala, oso goitik hartuta, | GS | |
33 | osagai orokorra itzuli egin daitekeela, eta osagai espezifikoa bat ere aldatu gabe utzi behar dela. | GS | |
34 | Adibidez, goian aipatutako toponimoak honela normalizatuko lirateke euskaraz: Anbotoko atxa, Ram?ó y Cajal etorbidea (?), Ibaizabal, La Horca gaina (?). | GS | |
35 | Jarraian zenbait gogoeta puntu aipatutako ditugu eskuetan darabilgun gai honen gainean: | GS | |
36 | 1.- Ez dugu ezagutzen osagai orokor askoren esanahi zehatza: "alto", "gaina" (bortua, mendia, gailurra...). | GS | |
37 | 2.- "Normalizatutakoa" termino geografikoa edonola esleitzen da: | GS | |
38 | adibidez, Deustuko auzoan bi "etorbide" aurkitzen dira, | GS | |
39 | eta egia esan, ez lukete termino bera eduki behar: | GS | |
40 | Avenida Ramón y Cajal (kalea) eta Avenida Lehendakari Agirre (etorbidea). | GS | |
41 | 3.- Ez dago geografiako terminologia normalizaturik: | GS | |
42 | adibidez, | GS | |
43 | "avenida" terminoa itzultzeko | GS | |
44 | "ibilbidea", "etorbidea", "pasealekua" etab. erabiltzen dira, udal bakoitzaren arabera, edo | GS | |
45 | "pico" itzultzeko, | GS | |
46 | "gailur", "haitzorrotza", "haizpunta", "mokorra", "mokoa", "punta", "tontorra"... ikerketa egin duen pertsonaren edo erakundearen arabera (DEIKER, Elhuyar, Nafarroako Gobernua, Euskaltzaindia...). | GS | |
47 | Aurkezpen horren ondoren, komunikazioak gai hauek hartuko ditu: | GS | |
48 | 1.- Arazoen analisia "geografiako terminologiaren erabiltzailearen" ikuspuntutik. | GS | |
49 | 2.- Toponimia normalizatzeko lanen barruan geografiako terminologia normalizatzeak daukan garrantzia eta hori egiteko dagoen premia. | GS | |
50 | Nazio Batuen gomendioak eta espezialistenak bilduko dira. | GS | |
51 | 3.- Deustuko Unibertsitateko DEIKER Institutuak toponimia normalizatzeko lanetan termino geografikoari eman zaion tratamendua laburbilduko da. | GS | |
52 | 4.-Ondorioak. | GS | |
53 | Galderak eta iradokizunak. | GS | |