ZTF17-GS.rs3 (32) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Nanopartikulak eta material magnetikoak. | GS | |
2 | Talde honek burututako lana materialen arloan kokatuta dago | GS | |
3 | eta hiru konposatu-multzoen lorpena, karakterizazioa eta propietateen azterketa ditu helburu. | GS | |
4 | Konposatu-multzo hauek, oxido mistoak, trantsizio-metalen fosfato eta fosfitoak eta nanopartikula funtzionalizatuak dira, | GS | |
5 | hauek guztiak garrantzi teknologikoko propietate elektriko eta magnetikoak azaltzen dituztelarik. | GS | |
6 | Bestalde, lantaldeak esperientzia handia du materialen sintesian bai egoera solidoan (sintesi zeramikoa, liofilizazioa, sintesi hidrotermala...) bai disoluzioan (sol-gela, mikroemulsioa, poliolen teknika), eta berauen karakterizazioan, teknika espektroskopikoen eta mikroskopikoen bidez (UM-ikuskorra, TEM-a, SEM-a...), difrakzio-tekniken bidez eta propietate magnetikoen azterketaren bidez (SQUID-a eta EPR-a). | GS | |
7 | Ln1-xAxM1-yM'yO3 motako oxido mistoek (Ln = lantanidoa; A = katioi dibalentea; M = Mn, Fe; M' = trantsizio-metala) perovskita motako egitura erakusten dute, baita magnetorresistentziaren balio altuak eta propietate magnetiko bereziak (exchange bias) ere. | GS | |
8 | A2BB?O6 motako perovskita bikoitzak ere ikertu dira (A = lantanidoak edo lurralkalinoak; B eta B? = trantsizio-metalak). | GS | |
9 | Konposatu hauen interesa azaltzen duten magnetorresistentzian datza, | GS | |
10 | ohiko manganitek erakusten dituzten Curie tenperaturak baino tenperatura altuagoak neurtu baitira, | GS | |
11 | eta hauxe garrantzi handikoa izan daiteke aplikazio teknologikoei begira. | GS | |
12 | Bestetik, Ln2Ti2O7 formulako titanatoak adibide adierazgarrienak dira sistema magnetikoen frustrazio geometrikoren fenomenoaren barnean. | GS | |
13 | Gure lanak anisotropia launa duen pirokloro antiferromagnetikoaren sisteman du interesa, hain zuzen, Er2Ti2O7 oxidoan. | GS | |
14 | Hauxe, TN ? 1K tenperaturan ordenatzen da, ez-konbentzionala den dinamikako egoeran, | GS | |
15 | eta gure helburua egoera ordenatua eta dinamikaren jatorria ulertzea da. | GS | |
16 | Bestetik, trantsizio-metalen fosfato, fosfito eta artseniatoak sintetizatu dira, | GS | |
17 | horrela, baldintza hidrotermal leunetan eta diaminen presentzian, material mikroporodun hibrido inorganiko-organiko lortu dira. | GS | |
18 | Konposatu hauek 1D, 2D edo 3D motako egiturak izan ditzakete | GS | |
19 | eta oxoanioien bidez zabaldutako elkarrekintza antiferromagnetiko ahulak erakusten dituzte. | GS | |
20 | Cr(III) eta Mo(III) ioien metafosfatoak berriz elkarrekintza antiferromagnetiko sendoak erakusten dituzte eta EPR espektro interesgarriak. | GS | |
21 | Bestalde, d elementuen hidroxifosfato eta hidroxiartseniatoak jokabide magnetiko berezia duten mineral sintetikoak dira | GS | |
22 | eta batzuk neurgaitzak izango dira. | GS | |
23 | Azkenik, nanopartikulen gaineko ikerlana Au, Ag, Cu, Fe3O4 eta FeS NP-en gainazaleko funtzionalizazioan datza, | GS | |
24 | ingurunea aldatu ondoren | GS | |
25 | elkarrekintza magnetikoak aztertzeko asmoz, | GS | |
26 | eta inguru biologikoetan ere erabiltzeko asmoz. | GS | |
27 | Disoluzioetako sintesi-bideen hobetzeak Au-SR , Ag-SR eta Cu-SR NP-en lorpena ahalbideratu digu. | GS | |
28 | Guzti hauek berezko ezaugarri ferromagnetikoak dituzte | GS | |
29 | eta orain arte onartutako kontzeptuak eztabaidagarri bilakatu dira, hala nola, Au-aren ferromagnetismoa. | GS | |
30 | Magnetitaren NP funtzionalizatuak, | GS | |
31 | eremu magnetikoen eraginez, | GS | |
32 | NP magnetikoen edo magnetikoki markatutako unitate biologikoen garraiorako edota inmobilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen ikertu nahi dugu. | GS | |