ZTF6-GS.rs3 (27) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Huntington gaixotasunaren agerpen - adinean inplikatutako geneen bilaketa. | GS | |
2 | Huntington gaixotasuna (HD), nahi gabeko mugimenduak eta desoreka kognitibo eta psikiatrikoak sortzen dituen gaixotasun genetiko autosomiko arraro eta dominantea da. | GS | |
3 | HD, 35-45 bitarteko adinean aurkezten den endekapenezko patologia da. | GS | |
4 | Gaixotasunaren eragilea HD genearen CAG hirukotearen espantsioa da: | GS | |
5 | alelo arruntek hiruko nukleotidoaren 35 errepika baino gutxiago dituzte | GS | |
6 | eta aldiz, 40 CAG errepika baino gehiago dituzten aleloek gaixotasuna eragiten dute. | GS | |
7 | Sintomak agertzen diren adina oso aldakorra da. | GS | |
8 | Jakina da, CAG errepika zenbakia eta HD gaixotasunaren agerpe-adina alderantziz korrelazionatuta daudela. | GS | |
9 | Hala ere, zenbait ikerketen arabera beste faktore genetiko batzuk, ingurune-faktoreekin batera HDaren agerpen-adinaren aldakortasunaren %30-60aren erantzuleak izango lirateke. | GS | |
10 | Gure helburua HDaren agerpen-adinaren aldakortasunean parte hartzen duten faktore genetikoen identifikazioa da. | GS | |
11 | Identifikazio honek, gaixotasunaren ezagumendu molekularrean aurrera egitea eta itu terapeutikoak ezartzea baimenduko du. | GS | |
12 | Horretarako, Bizkaiko hiru ospitaleetako (Gurutzeta, Basurto eta Galdakao) klinikoen eta EHU-ko genetikan, bioetikan eta antropologia fisikoan adituak diren ikertzaile taldea eratu dugu. | GS | |
13 | Bizkaiko bertako populazio osasuntsua eta bizkaitarrak ez direnak baina bertan bizi diren populazio osasuntsuarekin aurretiazko analisia egin da. | GS | |
14 | Analisi horretan ikus daiteke ez dagoela ezberdintasunik bi populazioen arteko CAG hirukotearen errepika zenbakian. | GS | |
15 | Bestalde, 27tik 35rako aleloen maiztasuna | GS | |
16 | ("alelo ertainak" deritzonak, alelo hauen ezegonkortasuna de novo mutazioen agerpena sortu dezakete) | GS | |
17 | eta populazio honetan azaldutako gaixotasunaren prebalentzia bat datoz. | GS | |
18 | Transmisio genetikoko azterketak egiteko, | GS | |
19 | indibiduo bakoitzean agertzen diren konbinazio haplotipikoak ezarri behar dira. | GS | |
20 | Helburu hori betetzeko gaixoen eta familiakoen linfozitoetatik erauzitako DNA -rekin PCR , klonazio eta sekuentziazio bidezko ikerketa sakona burutu da. | GS | |
21 | Gene aldatzaileei dagokionez, orain arte bi mikrosatelite eta 15 genetako 70 SN P baino gehiago aztertu ditugu. | GS | |
22 | Hainbat programa estatistiko (Haploview, PLINK, SPSS , etab.) erabili ditugu | GS | |
23 | polimorfismo hauen eta gaixotasunaren agerpen adinaren arteko asoziazioa bilatzeko. | GS | |
24 | Lortutako emaitzak etorkizun handikoak dira | GS | |
25 | baina, gaixotasunaren agerpen-adinean duten benetako ekarpena | GS | |
26 | gaixoen lagin- kopurua handituz | GS | |
27 | egiaztatu beharko da. | GS | |