ZTF7-GS.rs3 (20) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Genomika eta animalien osasuna. | GS | |
2 | Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Genomika eta Animalien Osasuna taldeko ikerketa-gai nagusia etiologia birikodun gaixotasunen oinarri genetikoaren analisia da. | GS | |
3 | Gure helburu zientifiko nagusiak bi dira: erantzun inmunean eragina izan dezaketen polimorfismo funtzionalen bilaketa, eta ostalariaren Genetikak gaixotasun infekziosoetan eta minbizian izan dezaken eraginaren azterketa. | GS | |
4 | Gaur egun Ardien Biriki Adenomatosia eta Maedi Visna delako gaixotasun biriko biren patogeniaren zenbait aspekturen argitzean | GS | |
5 | lan egiten dugu, eta bai abere-hazkuntzan eragin dezaketen gaixotasun infekziosoen ezabapenerako bide berrien irekieran. | GS | |
6 | Ardien Biriki Adenomatosiari dagokiola, tartekatze-mutagenesi analisi bat egiten ari gara, ia ardien biriki minbiziaren garapenean eragina izan dezaketen gene berriak detektatu ahal ditugun, | GS | |
7 | eta gene hauen giza ortologoek ere, | GS | |
8 | euren funtzionaltasuna galdu ondoren, | GS | |
9 | tumoreak eragin dezaketen argitzeko. | GS | |
10 | Gainera, ardien genoman Jaagsiekte delako erretrobirus exogenoaren oso antzekoak diren erretrobirus endogenoak egoteak, erretrobirus exogeno eta endogenoen balizko interferentzia aztertzea ahalbidetzen du. | GS | |
11 | Bestalde, | GS | |
12 | zenbait genomen sekuentziazio osoa dela eta | GS | |
13 | dagoen informazio genomiko eskuragarrian oinarrituta, | GS | |
14 | zenbai espezieren analisi genomikoa egiten ari gara, | GS | |
15 | genoma horietan tartekatutako elementu erretrobirikoak detektatzeko asmoz. | GS | |
16 | Detektatu ondoren, | GS | |
17 | euren dinamika ebolutiboa, adierazpena eta balizko funtzioa karakterizatuko ditugu, | GS | |
18 | beti ere metodo bioinformatikoak erabiliz. | GS | |
19 | Azkenik, badugu helburu teknologiko bat ere; gaixotasunen progresioan markatzaile gisa erabil daitezkeen polimorfismoen detekzio eta analisirako lanabesen garapena hain zuzen ere. | GS | |
20 | Atal hau erreaktibo eta laborategiko protokoloen lorpenean eta datuen gordeketa eta analisirako programa bioinformatikoen garapenean oinarritzen da. | GS | |