Seinalea: 13 kasuetan
Spearman testaren bidez, besapeko gongoila metastasiaren presentzia korrelazioan jarri genuen eskura genituen datu klinikoekin eta biologikoekin (histologia, tamaina, maila histologikoa eta nuklearra, hormona hartzaileak, Ki67, c-erb-B2 eta p53).elaborazioa pT1 tumoreko 13 kasuetan ez zen gongoila inbasiorik hauteman; aldiz, pT1 101 tumoretatik 19 kasutan (%18.6) inbasioa hauteman zen, eta pT1c tumoreen artetik 93 kasutan (32.6%). Azterketa estatistikoek erakutsi zuten gongoilaren inbasioari nabarmen lotutako faktoreak izan zirela; alde batetik, 3. maila histologikoa (p = 0.0066); eta bestetik, %10etik gorako Ki67 indizea (p = 0.0036). Bestalde, gongoiletako inbasiorik ez zegoela nahiko ongi aurreikusi zen honako kasu hauetan: 5 mm edo txikiagoetan (pT1a) (p = 0.022), histologia barietate tubular puruan (p = 0.0026), 1. maila nuklearrean (p = 0.0018), eta 1. maila histologikoan (p = 0.0022).GMB0703-GS.rs3