Azkenik, nanopartikulen gaineko ikerlana Au, Ag, Cu, Fe3O4 eta FeS NP-en gainazaleko funtzionalizazioan datza, ingurunea aldatu ondoren elkarrekintza magnetikoak aztertzeko asmoz, eta inguru biologikoetan ere erabiltzeko asmoz. | ahalbideratzea | Disoluzioetako sintesi-bideen hobetzeak Au-SR , Ag-SR eta Cu-SR NP-en lorpena ahalbideratu digu. Guzti hauek berezko ezaugarri ferromagnetikoak dituzte eta orain arte onartutako kontzeptuak eztabaidagarri bilakatu dira, hala nola, Au-aren ferromagnetismoa. Magnetitaren NP funtzionalizatuak, eremu magnetikoen eraginez, NP magnetikoen edo magnetikoki markatutako unitate biologikoen garraiorako edota inmobilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen ikertu nahi dugu. | ZTF17-GS.rs3 |