azken urte hauetan industria desberdinek apostu sendo bat egin dute FeAl aleazioen garapenerako, bereziki aplikazio estrukturaletarako. Izan ere, Audi enpresak 1994ean Neckarslum herrian Aluminioaren Zentrua eraiki zuen (duela bost bat urte Aluminioa eta Eraikuntza Arina Diseinurako Zentrua izenez berbaitaiatua), bertan konpaniaren ikonoa den A8 autoa sortuz. Aleazio hauen ezaugarri handienetako bat da, egituraren edozein desberdintasuna edo aldaketa aleazioen portamolde magnetikoan zuzenean islatzen dela. Horrela, nahikoa da mailu batekin, adibidez, apurtxo bat mailukatzea seinale ferromagnetikoaren handipen bortitza gertatzeko. Gainera, kontzentrazioaren aldaketa oso txikiek ezaugarri magnetikoaren aldaketa handiak eragiten dituzte. Bereziki aipatzekoa da Fe70Al30 aleazio ordenatuaren inguruko aleazioen portamolde magnetikoa: tenperatura jaistean asetasun magnetizazioa (handitu beharrean, ferromagnetiko arruntetan gertatzen den bezala) txikiagotu egiten da. Portamolde hori, duela hainbat urte lehen aldiz behatu arren, oraindik ez da erabat ulertzen. Ez da beraz harritzekoa, Fe-aberats diren FeAl aleazioak" froga-eremu" oso aproposatzat kalifikatuak izatea magnetismoaren oinarrizko teoriak eta hipotesiak frogatzeko. | testuingurua | Talde honek FeAl sistemaren fase ordenatuetan zein aleazio horien desordenamenduaren ikerketan lan eskerga egin du eta horretan dihardu. Ikerketa horiek burutzeko esperimentuak zein kalkulu elektroniko autobateragarriak erabiltzen dira. Esperimentuen alorrean fakultateko laborategietan ditugun: Mossbauer espektroskopia, mota desberdinetako neurketa magnetikoak, kalorimetria, X-izpiak etabar erabiltzen ditugu; halaber, nazioarteko neutroi zein sinkrotoi laborategi erraldoietako erabiltzaileak gara. Arlo teorikoan kalkulu elektroniko autobateragarriak LMTO eta VAS P kodeen bidez, bereziki. Ikerketa horren helburu nagusia jokamolde magnetiko arraro horien ulertzea da, neurriko aluminiuroak diseina ahal izateko. Material horien propietateak (bereziki mekanikoak) asko hobetu daitezkeenentz hirugarren elementu bat gehituz, hirugarren elementu horren eragina ere sistematikoki ikertzen dugu. azken urte hauetan gai honekin loturiko 2 doktorego tesi irakurri dira: -- Estibaliz APINAN IZ FDE Z de LARR INOA" Theoretical and experimental study of the relationship between structural and magnetic properties in Fe-Al alloys" Julio de 2003. -- Damian MART IN RODR IGUE Z "Estudio sobre la influencia del orden intermetalico en las propiedades magneticas de las aleaciones Fe-Al ricas en Fe" Febrero de 2007. | ZTF10-GS.rs3 |