2. azken urteotan oxido solidozko erregai zelulen (SO FC) teknologiak aurrerapen handia bizi izan du energia garbia sortzeko sistema legez. | testuingurua | Testuinguru horretan, ikerketa talde honen jarduerak ardatz bi hauek ditu nagusi: batetik, beren ezaugarri elektrokimikoak hobetze aldera, material berriak sintetizatzea; bestetik, elektrodo berriak diseinatzeko asmoz, erregai zelulen portaera elektrokimikoa eta zelula osatzen duten materialen karakterizazioa aztertzea. Epe luzera planteatu diren helburuak eta lan-ildoa, besteak beste, honexetara bideratu dira: teknologia honetan baliatzen diren materialen kostua gutxitzera, tenperatura baxuagoetan lan egitea ahalbidetzen duten materialak aztertzera eta, azkenik, lortutakoen iraunkortasuna handitzera, hots, teknologia honekin batera sortzen diren arazoak murriztera; izan ere, gerora, teknologia hau errazago merkaturatu ahal izatea ekarriko du horrek. | ZTF16-GS.rs3 |