Seinalea: azkenik |
Onddo komunitateen ikasketa da taldearen ikerkuntza lerroetako beste bat. Ikasketa mikozenologikoek ekosistemen biodibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzen dute eta baita bere kontserbazio egoerari buruzko informazioa ere. Mota honetako lanak oinarrizkoak eta ezinbestekoak dira kudeaketa eta kontserbazio planak garatzeko. Arlo honetan aipatzekoak dira E. Sarrionandiak burututako "Estudio de las micocenosis de macromicetos de los encinares del País Vasco" izenburua duen doktoretza-tesia, eta N. Rodriguez-en "Estudio de la Comunidad ectomicorrÃÂcicade las plantaciones de Quercus rubra L. Su caracterización, dinámica y aplicación en silvicultura", azken kasu hontan ikuspuntu aplikatuagoarekin eta M.K. Dunabeitiaren kolaborazioaz egindakoa. Lerro berean, eta erabilpen desberdina duten inguruetako onddo-komunitateak aztertzeko helburuarekin "Análisis de la biodiversidad de los macromicetos de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai. E influencia de los usos del suelo en la comunidad fúngica" proiektua garatu da. | lista | azkenik, nabarmendu ere lurraldeko elkarte mikologikoekin elkarlanean egiten ari garen dibulgazio eta heziketa lana. Azken finean, ingurumen-hitzamenetako helburuak lortzeko berebiziko garrantzia duten ekintzak baitira. Euskal Autonomi Erkidegoko onddoen kontserbazioa eta dibertsitatea lelopean 10 panel landu eta eratu dira, eta horrez gain, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Cantabriako mehatxatutako onddoen behin-behineko Zerrneda Gorria ere egin da. Ildo beretik Cesar San Juan soziologoarekin elkarlanean "Análisis socio-ambiental de la utilización de los recursos micológicos en el territorio histórico de Bizkaia" izenburua duen proiektua burutu da. | ZTF15-GS.rs3 |
Bestetik, trantsizio-metalen fosfato, fosfito eta artseniatoak sintetizatu dira, horrela, baldintza hidrotermal leunetan eta diaminen presentzian, material mikroporodun hibrido inorganiko-organiko lortu dira. Konposatu hauek 1D, 2D edo 3D motako egiturak izan ditzakete eta oxoanioien bidez zabaldutako elkarrekintza antiferromagnetiko ahulak erakusten dituzte. Cr(III) eta Mo(III) ioien metafosfatoak berriz elkarrekintza antiferromagnetiko sendoak erakusten dituzte eta EPR espektro interesgarriak. Bestalde, d elementuen hidroxifosfato eta hidroxiartseniatoak jokabide magnetiko berezia duten mineral sintetikoak dira eta batzuk neurgaitzak izango dira. | lista | azkenik, nanopartikulen gaineko ikerlana Au, Ag, Cu, Fe3O4 eta FeS NP-en gainazaleko funtzionalizazioan datza, ingurunea aldatu ondoren elkarrekintza magnetikoak aztertzeko asmoz, eta inguru biologikoetan ere erabiltzeko asmoz. Disoluzioetako sintesi-bideen hobetzeak Au-SR , Ag-SR eta Cu-SR NP-en lorpena ahalbideratu digu. Guzti hauek berezko ezaugarri ferromagnetikoak dituzte eta orain arte onartutako kontzeptuak eztabaidagarri bilakatu dira, hala nola, Au-aren ferromagnetismoa. Magnetitaren NP funtzionalizatuak, eremu magnetikoen eraginez, NP magnetikoen edo magnetikoki markatutako unitate biologikoen garraiorako edota inmobilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen ikertu nahi dugu. | ZTF17-GS.rs3 |
Bestalde, zenbait genomen sekuentziazio osoa dela eta dagoen informazio genomiko eskuragarrian oinarrituta, zenbai espezieren analisi genomikoa egiten ari gara, genoma horietan tartekatutako elementu erretrobirikoak detektatzeko asmoz. Detektatu ondoren, euren dinamika ebolutiboa, adierazpena eta balizko funtzioa karakterizatuko ditugu, beti ere metodo bioinformatikoak erabiliz. | lista | azkenik, badugu helburu teknologiko bat ere; gaixotasunen progresioan markatzaile gisa erabil daitezkeen polimorfismoen detekzio eta analisirako lanabesen garapena hain zuzen ere. Atal hau erreaktibo eta laborategiko protokoloen lorpenean eta datuen gordeketa eta analisirako programa bioinformatikoen garapenean oinarritzen da. | ZTF7-GS.rs3 |
Testuinguru honetan kokatuko lirateke gure lanean egin beharreko zereginak, hau da, sintesi modu kimikoen erabileran, batez ere nanopartikula magnetikoak lortzeko aitzindari ezorganiko edo organikoen erredukzioan oinarritutakoetan. Aztertu beharreko konposatuak Cu, Ag eta Au-ren fase metaliko eta intermetalikoak izango dira, nanopartikula huek tiol, alkohol edo amina motako ligandoz funtzionalizatuko direlarik. Modu honetan nanopartikulen arteko pilaketa ekidin egiten da ingurune biologiko batean erabil daitezkeelarik, edo portaera magnetikoa alda daiteke estekatzaile eta gainazal metalikoaren arteko loturarekin jokatuz. Horrela, nanopartikula hauen ezaugarri eta jatorri magnetikoak ondo ezagutzeko, ohiko teknika makroskopikoak erabiltzeaz gain (SQU ID magnetometroa...), mikroegituraren karakterizaziorako erabiltzen diren beste berariazko tekniketara jo beharko da, hala nola, Mossbauer, mikroskopia elektronikoa, edota sinkrotron erradiazioa (EXAFS, XANES , XMCD ). | elaborazioa | azkenik, aipatu ere alkanotiolez inguratutako nanopartikulak oso aitzindari egokiak direla lurrun faseko metaketa teknikaren (CVD ) bitartez propietate erdieroaleak dituzten geruza meheak sortzeko. | ZTF9-GS.rs3 |