Emakume gaixo baten kasua dugu. Bere gorputzaren ohiko funtzionamendua narriatu delako dago ospitalean. Miokloniak eta elektroentzefalograma bat antzeman zaizkio; azken hori, gainera, Creuzfeldt-Jakob gaixotasunarekin bateragarria da, besteak beste. 14-3-3 proteinaren azterketa egin zaio, eta emaitza positiboak lortu dira. | interpretazioa | OMEren eta entzefalopatia espongiformeen Zaintzarako Europako Taldearen sailkapen-irizpideen arabera, kasu honek "gertagarri" ezaugarriak betetzen ditu. | GMB0501-GS.rs3 |