Teknologia berrien mundura sartzen ari den neurrian, eraso terminologiko gogorrak jasaten ari da galiziera, eta arlo hori ere gaztelerarekiko menpekotasunaren beste adar bat izan daiteke. Galizierari emandako irtenbide terminologikoekin leundu egin nahi da arazo larri hori, batetik, gaztelerakadak besterik gabe onartzea saihestuz, eta, bestetik, gaztelerak moldatutako terminoak bere corpus terminologikora bilduz. Menpekotasun oso horrek -komunitatean sortutako hiztegi terminologikoen analisia eginez ikusia- Gaz(x) funtzio matematiko-terminologikoa dagoela froga dezake, eta Ga(x) funtzio terminologikoan eragin osoa daukala. Bi funtzio esponentzial hauen artean aplikazio bijektibo bat egongo da, eta galizieraren terminologiaren sorrera moldatuko du; hau da, metodologia errealak falta direla utziko du agerian. Erlazio horrek, bada, hiru modutako irtenbide terminologikoak ugaltzea ekarriko du: gaztelerakadak, "hiperenxebrismoak", eta sorkuntza terminologikoa. Arazo horren irtenbidea, beraz, batetik, bi funtzio horien arteko erlazio funtzionala onartzea izango litzateke, eta bestetik, ILG-RAG arauetako 4. printzipioan aipatutakoa onartzea, bertan esaten denez, ezinbestekoa baita lusofoniako munduarekin lotu beharra galizieraren terminologia sortzeko. | ondorioa | Galiziera-portugesaren hizkuntz diasisteman sartzea saihesteak, hartara, eragin nabaria sortuko du XXI. mendeko hizkuntza batentzat hain garrantzi handikoa den arlo terminologikoan. | TERM17-GS.rs3 |