Geografiaren normalizazioa egoera eskasean aurkitzen da EAEn eta Nafarroan, gure inguruan egunero geografiako lexikoa erabiltzerakoan ikus daitekeen anarkiak azaltzen duen moduan: mapak, bideetako errotulazioa, testu liburuak, komunikabideak, etabar. Bakoitzak bere aburuen araberako geografiako terminologia erabiltzen du, eta horrela, egoera nahasia da, eta koherentziarik gabea. | kontrastea | Nazio Batuek geografiako izenen normalizaziorako 1967an Genoan egindako Lehenengo Biltzarrean gomendioak egin zituzten geografiako terminologiari buruz eta glosarioak egiteko. Entitate geografikoen izaeraren azterketari buruzkoa da 19A gomendioa: "Eskualde jakin batean entitate geografikoek izena badute, entitate horien izaerari buruzko azterketei ekiteko gomendioa egiten da; baita entitate horiek izendatzeko erabilitako hitzen esanahi desberdinei buruz ere..." | TERM51-GS.rs3 |