Seinalea: hala ere
Termino espezializatuak artxibatzearekin eta aurkeztearekin lotuta dauden biltegiratze- eta berreskuratze-lan batzuk arindu dituzte gaur egun terminologia kudeatzeko sistemek.kontzesioa hala ere, gizaki adituek egiten dituzte bilketak, azterketak eta baliozkotzeak.TERM30-GS.rs3
Horretarako, eredu morfosintaktikoak erabili ohi direnez gero, komenigarria da testua analizaturik edukitzea edo gutxienez etiketatua. Tresna linguistikoen kalitateak baldintzatuko ditu, hein handi batean behintzat, tresnaren emaitzak.kontzesioa hala ere, proiektu batzuetan ez da analisi morfologikorik edo sintaktikorik egiten (Su et al., 96).TERM31-GS.rs3
Terminologia berria izan da edozein arlotako garapen azkarraren adierazlea, batez ere zientzien kasuan. Horren ondorioz, edozein diziplina bizik arazo ugari izaten ditu terminologia normalizatzean. Asmatzen diren terminoak sistematikotasunez sortu behar dira, esanahiari eta erabilerari dagokionean ezin dira anbiguoak izan, arlo bereko pareko beste termino batzuekin koherenteak izan behar dute. Hori guztia garrantzitsua da eta horrela egiten dela ziurtatu behar da.kontzesioa hala ere, hizkuntza handi batek ez badauka berdintasunik (adibidez, kontinenteko Txinan, Taiwanen eta Hong Kongen erabiltzen den txinerak), diziplina batean erabiltzen diren terminoak termino-banku baten bidez bateratu behar dira. Termino-banku hori termino berriak erabiltzeko, biltzeko eta gordetzeko irizpideak ematen dituen erakunde batean egon beharko luke.TERM32-GS.rs3
Material hauen sentikortasuna dela eta, sentsoreak eta eragingailuak diseinatzeko erabil daitezke, baita adimendun sistemak eta estrukturak konfiguratzeko ere, egokiak edo hoberenak diren baldintzetara moldatuz. Propietate hau dela eta, eragingailua SMA elementu bakar batez osa daiteke, eta horrek, abantaila garrantzitsua suposatzen du mekatronika teknologian eta robotikan dagoen miniaturizazio joera kontutan izanik.kontzesioa hala ere, material hauen fase-transizioa histeretikoa denez, zehaztasun txikiko mugimenduak kontrolatu ahal izateko kontrol seinalearen esfortzu handiak beharrezkoak izaten dira. ZTF12-GS.rs3
Zelai- zein laborategi-ikerketek, PAH eta minbiziaren agerpenaren artean erlazio zuzena dagoela erakutsi dute arrainetan eta zenbait molusku espezietan.kontzesioa hala ere, kartzinogenesi kimikoa eragiten duten mekanismoak oso gutxi ikertu dira arrainetan, arrain espezie eredugarrietan salbu, eta ia erabat ezezagunak dira moluskuetan.ZTF4-GS.rs3
Jakina da, CAG errepika zenbakia eta HD gaixotasunaren agerpe-adina alderantziz korrelazionatuta daudela.kontzesioa hala ere, zenbait ikerketen arabera beste faktore genetiko batzuk, ingurune-faktoreekin batera HDaren agerpen-adinaren aldakortasunaren %30-60aren erantzuleak izango lirateke.ZTF6-GS.rs3