2004.eko martxoan muskuilu hermafroditen ez-ohiko kopuru altua aurkitu genuen Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. | ondorioa | hau dela eta, UPV/EHUko UNESCO Katedrak diruz lagundutako DERB IUR proiektua abiarazi zen (2007-2008). Bere helburu nagusia, Urdaibain disruptore endokrino potentzialen presentzia eta molusku bibalbioetan zein arrainetan sortu zitzaketen aldaketak determinatzea zen. Proiektuaren emaitzek muskuiluetan alterazioak baieztatu dituzte eta Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruko arrainetan (lazunak) intersexaren prebalentzia altua erakutsi dute. Gainera, Bartzelonako CS ICak burututako analisi kimikoetan, nonilfenol (disruptore endokrino garrantzitsua eta EB k argitaratutako substantzia prioritarioen zerrendan agertzen dena) maila altuak neurtu dira arrainen behazunean. Beraz, Urdaibain alkilfenolek izan dezaketen garrantziagatik, UPV/EHUko UNESCO Katedrak SICAES (2008-2009) izeneko bigarren proiektu bat abiarazi du. Bertan, gure taldeak, UPV/EHUko Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa II-ko taldeekin elkarlana hasi du. SICAES proiektuaren helburua nonilfenol-isomero berrien karakterizazio xenoestrogenikoa burutzea da. Honetarako, estrogeno-hartzaileetan oinarrituriko in vitro gene reporter motako saiakerak (YES ) eta zebra-arrainekin in vivo esperimentuak burutuko dira. | ZTF2-GS.rs3 |