1. Solido mikroporotsuak, hau da, beren konposizioan eraikin ezorganikoari lotuta (hibridoak) edo ez lotuta (template) dauden molekula organikoak dituztenak, barne-porositatea edo ehundura-porositatea duten materialen balizko aitzindariak izan daitezke. | elaborazioa | Fase horiek, zeolitak, eta oro har, zeotipoak bezala erabil daitezke: gasen banaketa industri-prozesuetan, molekulak hautatzeko edota prozesu katalitikoetan. Halaber, solido mikroporotsu horien egituretan protonatuak dauden diamina organikoen ordez, Li+ edo Na+ bezalako katioi alkalino txikiak gehitzeak eroaletasun ionikoen fenomenoa errazten du. Horrela, bada, materialok, aurrez, energia eraginkor, berriztagarri eta garbiaren eremura bidera daitezke. | ZTF16-GS.rs3 |