Seinalea: horretarako, bada
horretarako, bada, Interneten neologia sortzeko eragina duten zenbait puntu landuko ditugu.elaborazioa Interneti buruzko terminoak azkar sortu eta zabaltzen dira, eta hedapen handia lortzen dute, hizkuntza guztiak erlojupeko bene-benetako lasterketa batean bailebiltzan. Egia da, bai, termino berrien sorkuntza abiadura ikaragarrian dabil, informatikako teknologia eta, orokorrean, telekomunikazioetako teknologia aurreratu eta eraberritzen den martxa berean. Ezaugarri hori aurrerakuntza zientifiko eta teknikoan berdin agertzen bada ere, eta, beraz, terminologiako neologiaren ezaugarri bada, landutako arloa berezia denez, berari dagokion neologiari berezitasun batzuk ezartzen dizkio, eta kontuan hartzekoak dira. Alde batetik, Interneteko terminoak ezagutarazteko erabiltzen den kateak, beraz, sareak berak, terminologia azkar zabaltzeaz gain --Interneteko informazioa (ia) bat-batean lortzen da--, hedapen luze-zabala du oso, munduko edozein bazterrera heltzen baita. Are gehiago, edozein tokitatik biltzen dira terminoak, baita komentatu eta haztatu ere; adibidez, Interneti buruzko terminoen glosarioak zabaltzen dira Web askotan, eta izendegietarako proposamenak egin ere bai, eta erabiltzaileek botoa eman ahal izaten diete.TERM38-GS.rs3