Gure ikerketaren helburu nagusia nanoegituren propietate elektronikoak zein propietate dinamikoak teorikoki aztertzea da, isolaturik edo azalen gainean daudenean. Nanoegitura hauek garrantzitsuak dira material berrien edo gailu nanoelektroniko berrien diseinurako, alde batetik, baina bestetik interesgarriak dira oinarrizko ikuspegitik, beraietan jokabide kuantikoa azaltzen baita. Bi ikerketa lerro desberdinak bereiz ditzakegu. Alde batetik nanoharien, nanoirlen edo xafla mehen (zenbait plano atomiko hazten direnean era kontrolatuan azal baten gainean) egitura atomikoak eta propietate dinamikoak aztertzen ditugu. Nanohari metalikoetan tamainako efektu kuantikoak eta garraio elektronikoa aztertu ditugu. Gure ikerketaren motibazioa 90. hamarkadan garatutako MCB J (Mechanically Controllable Break-Junction) teknikarekin egindako esperimentuak dira. Egiturako eta garraio elektronikoko kalkuluetan DFT (Density Functional Theory) teoria, "multigrid" metodoekin, eta WPP (Wave-Packet Propagation) metodoa erabili ditugu. Aztertu dugun beste sistema irla metalikoak dira, plano atomiko gutxi batzuk azalen gainean hazten direnean, bereziki Pb irlak Cu(111) azalaren gainean. Esperimentalki frogatu denez, STS tunel espektroskopiarekin adibidez, garaiera jakina duten irlek maizago agertzen dira besteak baino. Jokabide bitxi horren arrazoia hauxe da: irletako elektroiak konfinatuta daude azalarekiko norabide perpendikularrean. Haien egoerak putzu kuantikoak edo QWS (Quantum Well States) deitzen dira, eta ondorio nabariak dituzte propietate askotan, adibidez supereroankortasunean. Sistema honen energia aztertu dugu dimentsio bakarreko eredua eta DFT baliatuz, baina baita ere ab-initio tekniken bidez, VASP kodearekin. Bestaldetik, nanoegituren erantzun elektromagnetikoaz aritu gara, hain zuen ere sorta elektronikoarekin eta argiarekin duten interakzioaz. kasu honetan gure abiapuntua energi galerako Mikroskopia Elektronikoko (EELS ) esperimentuak izan dira alde batetik, eta bestetik mikroskopia optikoak. Esperimentu hauetan plamoiak kitzikatzen dira nanoegituretan, hau da dentsitate elektronikoaren erresonantziak, nanoegituraren eta beraren inguruaren menpekoak direnak. Bereziki sorta elektronikoaren inguruan gertatzen diren partikula metalikoen koaleszentzia fenomenoetan interesaturik gaude. Arlo honen barruan "nanoshell" eta dimeroen elkarrekintza argiarekin aztertzen ari gara. Problema hauek interes handikoak dira nanoplasmonikaren arlo berrian. Azterketa teorikoan Maxwell-en ekuazioak sistema konplexuetan ebatzi behar dira eta horretarako BE M (Boundary Element Method) delako metodoa erabiltzen dugu. Aipaturiko gai batzuk Eduardo Ogandok 2004. urtean defendatu zuen tesian, "Quantum size effects and stability of nanostructures", bilduta daude. Beste batzuk Olalla Perez eta Asier Zugarramurdi garatzen ari diren tesi lanen parte dira. | elaborazioa | Gai guztiak Donostiako Materialen Fisika Saila, DIPC eta Centro Mixto CS IC-UPV erakundeetako partaideekin lankidetzan garatzen dira. | ZTF11-GS.rs3 |