Hitzaldi honek azken hiru urteotan lau unibertsitate hauen taldeek egindako ikerkuntzaren ondorioetako batzuk azaltzeko helburua izango luke. Lan hori, Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak diruz babesturiko Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario izeneko proiektuaren barruan egin da, ikuspuntu hirukoitz baten barruan. Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz; ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa. Bigarrenik, bi desberdintasun horietarako azalpen teoriko bat bilatu eta aurkitu da. Hirugarrenik, azalpen teoriko horrek lexikogintzan eman dezakeen laguntza finkatzen saiatu gara. | laburpena | Komunikazio honek, azalpen teorikoa eta ondorio lexikografikoak laburbilduko lituzke batez ere. | TERM50-GS.rs3 |