Seinalea: lortutako emaitza
Kontrol esperimentu ugari egin dira garatutako zenbait gailu esperimentaletan, mugimendu zorrotza sor dezakeen SMA materialak eragingailu bezala erabiltzeko benetako aukerak ikertuz.ondorioa lortutako emaitza esperimentalek SMA materialaren kasuan, mikra bateko zehaztazunezko higidura lor daitekeela erakusten dute, beti ere posizio sentsore egoki bat erabiliz gero, LVDT a esaterako. FSMA materialarekin ordea, zehaztasun nanometrikoa lortu da. Hala ere, lehenago esan den bezala, material hauek duten histeresiak kontrola zailtzen du. Histeresiaren efektuak kontrol eskeman sartuz, sistema kontrolatzeko egin beharreko esfortzuak nabarmenki gutxitzen dira. Sare Neuronal bat trebatu da alderantzizko histeresia inplementatzeko asmoz, sistema osoa era linealean jokatu dezan. Esfortzuen hobekuntzak posizionatze-gailuen fidagarritasuna eta iraunkortasuna handiagotzea inplikatzen du.ZTF12-GS.rs3