Seinalea: ondoren |
a) Adjektibo erreferentzialak multzokatzea, emandako irtenbideak zerrendatzea eta begiratzea bat ote datozen corpus teorikoak jasotako bidearekin. | sekuentzia | ondoren, zenbait estatistika-datu eskainiko dira; erabilera-datuak izango dira beraz. | TERM22-GS.rs3 |
Bi hizkuntzetako testu guztiak euskarri informatikoan eskuratu ondoren, bi bertsioen alderatzeari, eta paralelizatzeari ekin diogu, eduki bereko testu-zatiak zenbaki bereko paragrafoan ager daitezen bietan. | sekuentzia | ondoren aplikazio berezi baten bidez, aldez aurretik prestaturiko gaztelaniazko zerrenda bateko termino garrantzitsuenen agerpenak, bere testuinguru-paragrafo osoarekin, eta zenbaki bereko euskal bertsioko paragrafoarekin, lortu ditugu. | TERM28-GS.rs3 |
Komunikazioan landuko ditugun alderdiak zehaztu baino lehen, toponimo kontzeptuaren definizioa emango dugu, geografiako terminoarekin duen loturari dagokionean. Definizioz, toponimoa edo izen geografikoa hauxe da: "izen propio bat da, eta osagai espezifiko bat dauka, eta gehienetan, baita osagai komun edo orokor bat ere. Entitate geografikoaren izaera orokorrean hartuta identifikatzen du azken osagai horrek, eta osagai espezifikoak, aldiz, modu partikularrean identifikatzen du". Esate baterako, Peña de Anboto, Avenida Ramón y Cajal, Río Ibaizabal, Alto de la Horca... Toponimo definizioa bera da termino geografikoaren garrantzia ikusarazten diguna; are gehiago, toponimoen normalizazio lanetan bi bertsio proposatzen direla kontuan hartzen bada (euskara eta gaztelera). Horrek esan nahi du, hala, oso goitik hartuta, osagai orokorra itzuli egin daitekeela, eta osagai espezifikoa bat ere aldatu gabe utzi behar dela. Adibidez, goian aipatutako toponimoak honela normalizatuko lirateke euskaraz: Anbotoko atxa, Ramón y Cajal etorbidea (?), Ibaizabal, La Horca gaina (?). Jarraian zenbait gogoeta puntu aipatutako ditugu eskuetan darabilgun gai honen gainean: 1.- Ez dugu ezagutzen osagai orokor askoren esanahi zehatza: "alto", "gaina" (bortua, mendia, gailurra...). 2.- "Normalizatutakoa" termino geografikoa edonola esleitzen da: adibidez, Deustuko auzoan bi "etorbide" aurkitzen dira, eta egia esan, ez lukete termino bera eduki behar: Avenida Ramón y Cajal (kalea) eta Avenida Lehendakari Agirre (etorbidea). 3.- Ez dago geografiako terminologia normalizaturik: adibidez, "avenida" terminoa itzultzeko "ibilbidea", "etorbidea", "pasealekua" etab. erabiltzen dira, udal bakoitzaren arabera, edo "pico" itzultzeko, "gailur", "haitzorrotza", "haizpunta", "mokorra", "mokoa", "punta", "tontorra"... ikerketa egin duen pertsonaren edo erakundearen arabera (DEIKER, Elhuyar, Nafarroako Gobernua, Euskaltzaindia...). | sekuentzia | Aurkezpen horren ondoren, komunikazioak gai hauek hartuko ditu: 1.- Arazoen analisia "geografiako terminologiaren erabiltzailearen" ikuspuntutik. 2.- Toponimia normalizatzeko lanen barruan geografiako terminologia normalizatzeak daukan garrantzia eta hori egiteko dagoen premia. Nazio Batuen gomendioak eta espezialistenak bilduko dira. 3.- Deustuko Unibertsitateko DEIKER Institutuak toponimia normalizatzeko lanetan termino geografikoari eman zaion tratamendua laburbilduko da. 4.-Ondorioak. Galderak eta iradokizunak. | TERM51-GS.rs3 |
1998 geroztik, ingurumen osasunaren ebaluazioa (muskuiluak eta arrainak espezie zentinela gisa erabiliz) Ipar Itsasoan eta Mediterraneoan (XENO FISH, 1998-1999; BEC PELAG , 2002; BEEP, 2001-04; WCM, 2004) nazioarteko proiektu/kontratuen barruan burutu da. | sekuentzia | 2000. urteaz geroztik, Abra itsasadarraren inguruan kokatuta dagoen birfindegi baten hondakin-isurketaren inpaktu biologikoa ikertzen ari da (Petronor kontratua). Prestige ontziaren fuel-olio isurketaren ondoren, Portugaletik Euskal Herrirainoko 22 tokitan (2003-06) zein laborategi-esperimentuetan, eragindako inpaktu biologikoa ebaluatu zen muskuilu eta arrainak (bokarta, legatza eta korrokoia) zentinela/esperimentazio-eredu gisa erabiliz (IMPRES ; PRESTE PSE ). Ikerketa hori, laborategi-esperimentu (PRAG MA; 2006-07) zein martxan dauden zelai-ikerketekin (PREST IMES ; 2008) osatzen ari da. Are gehiago, jarraipen-kanpainek aurrera darraite Euskal kostaldean (IMPRES II; 2006-08), etorkizunean ustekabeko isurketen aurrean erreferentzia-balioak izan daitezkeenak ezartzeko asmoz baliagarriak diren balio basalak erdiesteko, kutsadura kronikoaren efektua ebaluatzeko eta ingurumenaren gaineko erabakiak hartu behar dituztenentzat (Water Framework Directive, European Marine Strategy) erabilgarriak izan daitezkeen jarraipenerako teknologia berriak ezartzeko, hain zuzen ere. | ZTF1-GS.rs3 |
Prestatutako materialak zenbait tekniken bidez aztertzen dira: X-izpien difrakzioa, oinarrizko analisiak, Raman eta infragorri espektroskopia, suszeptibilitate magnetikoa, EPR, Mossbauer, inpedanzia elektrokimikoa eta transmisio eta ekorketa mikroskopia. Teknika hauen guztien medio, materialen purutasuna, konposizioa, morfologia eta propietate elektriko eta magnetikoak ezagutzen dira. | sekuentzia | Honen ondoren, beste karakterizazio mota bat behar da, aplikaziotik gertuagokoa. Lan hau CIDETEC fundazioa eta CEGASA ren arteko lankidetzaren bidez egiten da. Karakterizazio elektrokimikoa bi zentro hauen instalazioetan egiten da, eta teknika hauetaz osatua dago: boltanperometria ziklikoa, ziklaketau galbanostatikoa eta, material onenekin, botoi-pilak eta prototipoen fabrikazioa. | ZTF18-GS.rs3 |
Bestalde, zenbait genomen sekuentziazio osoa dela eta dagoen informazio genomiko eskuragarrian oinarrituta, zenbai espezieren analisi genomikoa egiten ari gara, genoma horietan tartekatutako elementu erretrobirikoak detektatzeko asmoz. | sekuentzia | Detektatu ondoren, euren dinamika ebolutiboa, adierazpena eta balizko funtzioa karakterizatuko ditugu, beti ere metodo bioinformatikoak erabiliz. | ZTF7-GS.rs3 |