Aztertu dugun beste sistema irla metalikoak dira, plano atomiko gutxi batzuk azalen gainean hazten direnean, bereziki Pb irlak Cu(111) azalaren gainean. | ondorioa | Esperimentalki frogatu denez, STS tunel espektroskopiarekin adibidez, garaiera jakina duten irlek maizago agertzen dira besteak baino. Jokabide bitxi horren arrazoia hauxe da: irletako elektroiak konfinatuta daude azalarekiko norabide perpendikularrean. Haien egoerak putzu kuantikoak edo QWS (Quantum Well States) deitzen dira, eta ondorio nabariak dituzte propietate askotan, adibidez supereroankortasunean. | ZTF11-GS.rs3 |