Osagaiak hauek izango dira: egitura-aztertzaile bat, oinarritzat silabak hartzen dituen eraldatzaile bat (letraldaketa egiteko) eta asmatzaile bat. | elaborazioa | LDOCE esperientzian Alshawi-k erabilitako kontzeptuari jarraitzea eta hitzen ingelesezko definizioekin lan egitea da oinarrizko ideia. Definizio horien egitura-azterketatik gakohitzak ateratzen dira, txinerara hitzez-hitzezko itzulpena egin ahal izateko. Gero, txinerazko gako-hitzen itzulpenak asmatzailean prozesatzen dira, txinerazko morfemen datu-baseak eta txinerazko hitz-eraketarako arauak erabiliz. Ondorioa itzulpen alternatiboak izango dira, gizaki adituek aukera dezaten. | TERM32-GS.rs3 |