Genotipoari dagokionez, lehendabizi obesitatearekin erlazionaturiko erregio kromosomikoak identifikatzeko eta bibliografian deskribaturiko beste erregio batzuen erlazioa egiaztatzeko ligamendu analisi bat egiten da. | elaborazioa | Honetarako, 350-400 loci mikrosatelite genotipatuz, genoma osoa aztertzen da. Analisi honetan lortutako informazioarekin, obesitatearen gaitzikortasunean eragina izan dezaketen geneak identifikatzen dira, beraien funtzioa dela medio. Gene hauetan, eta beste populazioetan asoziazioa eman duten geneetan, SN Pak hautatzen dira, asoziazio analisietan markatzaile modura erabiltzeko. Aukeratutako SN Pen genotipaketa, SN Plex teknologiarekin egiten da, teknologia honek lagin askotan SN P askoren analisia ahalbidetzen baitu. | ZTF8-GS.rs3 |