Belauneko protesiaren infekzioa arazo larria da pazientearentzat eta zirujauentzat. Prebentzio metodoen eta artroplastiako teknika modernoen laguntzaz horrelako kasuak murriztu diren arren, infekzio hori sendatzea erronka bat da oraindik ere. | testuingurua | 1996. eta 2004. urteen bitartean gure ospitalean izandako 23 infekzio protesiko aztertu ditugu. Horien artean, 6 kasu baztertu ditugu hainbat arrazoirengatik. Gure ospitalean PTRko infekzio kroniko guztiak bi alditan eginiko ordezko protesien bidez tratatu ziren (LCCK protesiekin: Legacy Constrained Condylar Knee zementu antibiotikoarekin). Bigarren aldiaren ondoren, batez beste, 23 hilabeteko jarraipena egin zitzaien pazientei, 3 hilabeteko eta 5 urteko tarteekin. Erabilitako metodologia (infekzioa diagnostikatzeko eta sendatzeko erabilitakoa) eta lortutako emaitzak aztertu ditugu. | GMB0802-GS.rs3 |