Search here:                       empty for complete segment.


Relation: laburpena (12)
Left unitSenseRight unitRelation typeRelation nameDocumentTaggerrhetdbAreaNotes
Azterlan honek haur oinaren eta oinzolako gangaren hazkundea baloratzen du 4 eta 6 urte arteko haurren artean. Adin horretan hasten da aldaketa hormonalek agintzen duten garapena. Era berean, beste alderdi batzuk baloratzen dira, hala nola, maleolo peronealaren garrantzia biomekaniko mihise tibioperoneoastragalinoan, aldea sexuen eta adinen artean, eta adin horretan haur bakoitzaren jaiotzako hiru parametro biologikoek izan duten eragina (haurdunaldi asteak, amaren adina erditzean eta haur bakoitzaren pisua jaiotzan). Estatistikoki esanguratzua den ausaz hartutako 314 haurrez osatutako biztanleria hartzu zen, guztiak 1993an Txagorritxu Ospitalean (Araba) jaioak. Lortutako emaitzek baieztatzen dute adin horretan oinzolako gangaren garapena hasten dela, oin ezkerra eskuina baino handiagoa dela eta gizonezkoenak emakumezkoenak baino handiagoak direla. Begibistakoa da ere pisu faktoreak eragina duela oinaren neurri antropometrikoetan eta asoziazio estatistikoaren indarra galdu egiten dela adinaren arabera. <-- Azterlan honek analizatutako korrelazio estatistikoetan lortutako emaitzak jakitera ematen ditu. laburpena N-S GMB0203-GS.rs3GS Medikuntza
Azterlan honek haur oinaren eta oinzolako gangaren hazkundea baloratzen du 4 eta 6 urte arteko haurren artean. Adin horretan hasten da aldaketa hormonalek agintzen duten garapena. Era berean, beste alderdi batzuk baloratzen dira, hala nola, maleolo peronealaren garrantzia biomekaniko mihise tibioperoneoastragalinoan, aldea sexuen eta adinen artean, eta adin horretan haur bakoitzaren jaiotzako hiru parametro biologikoek izan duten eragina (haurdunaldi asteak, amaren adina erditzean eta haur bakoitzaren pisua jaiotzan). Estatistikoki esanguratzua den ausaz hartutako 314 haurrez osatutako biztanleria hartzu zen, guztiak 1993an Txagorritxu Ospitalean (Araba) jaioak. Lortutako emaitzek baieztatzen dute adin horretan oinzolako gangaren garapena hasten dela, oin ezkerra eskuina baino handiagoa dela eta gizonezkoenak emakumezkoenak baino handiagoak direla. Begibistakoa da ere pisu faktoreak eragina duela oinaren neurri antropometrikoetan eta asoziazio estatistikoaren indarra galdu egiten dela adinaren arabera. <-- Artikulu hau adinaren eta sexuaren geruzetako azterketa deskribatzailean soilik oinarritzen da. laburpena N-S GMB0204-GS.rs3GS Medikuntza
Honako artikulu hau 4,5 eta 6 urte arteko adin tarteko haur oinaren eta oin-zola gangaren hazkuntza balioztatu zuen azterlan batean oinarritu da, aldaketa hormonalak eragindako garapena adin tarte horretan hasten baita. Era berean, beste alderdi batzuk baloratzen dira, hala nola, maleolo peronealaren garrantzia biomekaniko mihise tibioperoneoastragalinoan, aldea sexuen eta adinen artean, eta adin horretan haur bakoitzaren jaiotzako hiru parametro biologikoek izan duten eragina (haurdunaldi asteak, amaren adina erditzean eta haur bakoitzaren pisua jaiotzan). Estatistikoki esanguratzua den ausaz hartutako 314 haurrez osatutako biztanleria hartzu zen, guztiak 1993an Txagorritxu Ospitalean (Araba) jaioak. Lortutako emaitzek baieztatzen dute adin horretan oinzolako gangaren garapena hasten dela, oin ezkerra eskuina baino handiagoa dela eta gizonezkoenak emakumezkoenak baino handiagoak direla. Begibistakoa da ere pisu faktoreak eragina duela oinaren neurri antropometrikoetan eta asoziazio estatistikoaren indarra galdu egiten dela adinaren arabera. <-- Honako artikulu hau azterlan deskribatzaile osoan oinarritzen da. laburpena N-S GMB0302-GS.rs3GS Medikuntza
Hona hemen oin malgua izateagatik kalkaneo-stop teknika erabiliz gure zerbitzuan ebakuntza egin diegun haurrek izandako emaitzak. 1992. eta 2004. urte bitartean, 47 gaixo aztertu genituen, eta 82 oinetan egin genuen ebakuntza. Azterketa medikoetan, hainbat arrazoirengatik, kasu batzuen aztarna galdu ostean, klinikoki 64 oin aztertu genituen, Smith eta Millar eskalaren bitartez. Era berean, erradiologikoki 49 oin aztertu genituen, ebakuntza aurretik eta ondoren zenbait karga angelu neurtuz. 41 oinetan (%64,1) emaitza bikainak erdietsi genituen; 22 oinetan (%34,4) emaitza onak; eta kasu bakarrean (%1,5) emaitza txarrak. Lehen mailako arretan, erradiologikoki, estatistikari begira hobekuntza nabarmena sumatu genuen Costa-Bartani, Meary eta astragaloaren oin zolako flexioko angeluetan. Era berean, Giannestras angeluaren aldakuntza txiki bat aurkitu genuen, eta ez genuen inolako aldaketarik ikusi astragalo-kalkaneo angeluaren neurketan. <-- Gure seriearen deskribapen bat egin dugu; eta baita patologia honetan gaur egun kirurgiak dituen teknikei eta ematen dituen argibideei buruzko eztabaida bat ere. laburpena N-S GMB0601-GS.rs3GS Medikuntza
Ez da Iruain.Ez da Kalaportu.Ez da Otzeta.Ez.Alkasoro da, Bera eta Lesaka arteko herrixka.50eko hamarkadan gaudeeta mutil gazte bati kulparik gabe kendu diote bizia.Garai bertsuan jaio da, ezustean, Martin Irazoki, Alkasoroko bentako semea.Ibai bazterrean etorri da mundura, espia dirudien gizon likatsu baten laguntzaz.Horra hor eleberriaren hasiera.Hortik abiatuta,bere bizitza kontatuko digu Martinek,baita xehetasunei erreparatuz kontatu ere :nola Alkasoron koxkortu zen, nola futbol taldea sortu zuten, nola Iruñera joan zen biologia ikastera...Horrela izanagatik, bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan.Zer, bada?Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak, hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua.Beste hitz batzuetan, unibertso partikular bat berreraikitzeko ahalegina da liburu hau, Alkasoroko benta inguruan jaio, bizi eta hil diren herritar xumeen unibertso partikularra berreraikitzekoa.Mutua, Veronique, Axun, Rinus Xiberu... Horiek dira liburu honetako egiazko protagonistak.Halaber, gatazka politikoak liburu osoa egituratzen du, hasieratik amaierara arte, kapitulu soltez osaturiko nobela borobilduz.Dela Alkasoro inguruko polizia saldoaren nola Iruñeko manifestazioen gogorraren bitartez, gatazkak liburu osoan zehar duen pisua etengabekoa da.Pertsonaiek hari aurre egingo diote, nola edo hala, zorte handiagoz edo txikiagoz.Nolanahi den dela, saihestezina da gatazka,eta Alkasoroko magia pozoituko du.Idazkerari dagokionez, kontatzeko grina deskribapenen gainetik gailentzen da, akaso,baina Tabernaren euskara dotoreak berdintzen du hutsa.Horren harira, hizkera eder eta poetikoa darabil idazleak, naturarekiko erreferentziaz josirikoa.Ezin uler genezake nobela hau ibai, baso eta zerurik gabe. <-- Laburbilduz,gabeziak gabezia kontakizun polit eta entretenigarria da "Alkasoroko benta", batzuetan errealismo magikozko istorioen zein Atxagaren "Soinujolearen semea" eta Epaltzaren "Ur uherrak" ezagunen oihartzunak ekarriko dizkizuna. laburpena N-S SENTHIR01-A1.rs3GS Medikuntza
Ez da Iruain.Ez da Kalaportu.Ez da Otzeta. <-- Ez. laburpena N-S SENTHIR01-A1.rs3GS Medikuntza
Testu juridikoen itzulpenari ekiteko, ezinbestekoa da terminologia bera lantzea. Euskararen kasuan beharrizan hori areagotu egin da, esparru horretan gure hizkuntzaren egoera ez baita primerakoa, ezta hurrik eman ere. Bada, azken urteotako lanaren xedea izan da testu berean behar bezala uztartzea itzulpengintzaren arloan azaltzen diren eginkizun desberdinak, alegia, terminologia egokia erabili (hizperrien bitartez nahiz beste teknika batzuen bitartez), euskarak "etxeratua" behar duen sistema juridikoa bere luze-sakonean ezagutu (Espainiako Zuzenbidea, Frantziako Zuzenbidea, Europako Erkidegoen Zuzenbidea) eta osagai horiek guztiak artez antolatzea azken testu batean. Hori bete-betean lortuz gero, euskarazko "diskurtso juridikoa" moldatuko genuke. Xede hori iristeko, 1994. urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidearen inguruko testu doktrinalak itzultzen dihardugu. Esperientzia horretan izandako zailtasunak eta, halakorik izanez gero, lorpenak ere azaldu nahi ditugu. <-- Jarraikoak izango dira, gorago esan bezala, azterketa horren ardatz: emaitza gisa, diskurtso juridiko zuzena eta kalitatezkoa, Zuzenbidearen ikusmiratik eta linguistikaren ikuskeratik ere; eta diskurtso hori itxuratzeko abiaburu gisa, terminologia eta itzulpena. laburpena N-S TERM25-GS.rs3GS Middle gorago esan bezala Terminologia
Terminologia-kudeaketa (terminoak biltzea, aztertzea, baliozkotzea eta antolatzea) oso garrantzitsua da informazioa ezagutza ulergarri eta aplikagarri bilakatzeko. Joera guztietako adituak dabiltza terminoak sortzen, dagoen terminologia aldatzen, termino batzuk arkaikotzat ematen edo baztertutako terminoak esanahi berriekin birsartzen. Badirudi adituen eginbeharreko bat dela neologismoak sortzea, erretronimoak (berrezarpen lexikalak) sartzea, terminoak itzultzea, terminoak baliozkotzea eta, nahiko zeharka, euren espezialitateetako terminologia-bildumak egitea edo egiten laguntzea. Zientzia modernoa, gaur egungo aisia eta dibertsioa, enpresa berritzaileak, euren enkarnazio zaharrengatik nabaritzen dira, ez bakarrik ondasun, zerbitzu edo tresnen bidez, bai eta zientziak, arteak eta kultura, eta negozioak eta enpresak deskribatzeko erabiltzen duten terminologiaren bidez ere. Terminologia-kudeaketa, oro har, eskulana da eta motibaturiko dokumentalistengan, itzultzaileengan eta terminologoengan bermatzen da; azken horrek beste bien funtzioa betetzen du. Termino espezializatuak artxibatzearekin eta aurkeztearekin lotuta dauden biltegiratze- eta berreskuratze-lan batzuk arindu dituzte gaur egun terminologia kudeatzeko sistemek. Hala ere, gizaki adituek egiten dituzte bilketak, azterketak eta baliozkotzeak. Hiztun ugariko hizkuntzetan, datu-base terminologikoak behar dituzten eta horiek sortzeko dirua inbertitzeko prest dauden pertsona-kopuru handia egongo denaren esperantzak bermatzen du terminologia-kudeaketaren lan garestia. Hiztun gutxiago dauzkaten hizkuntzetan ez da hori gertatzen. Kasu horietan, terminologia-kudeaketa hizkuntza plangintzaren lanarekin lotzen da sarritan. Lan horrek, era berean, motibazio politikoak eta, askotan, emozio-karga bat ere badauzka. Hizkuntza minorizatuetan, terminologia kudeaketak gizakiengan daukan menpekotasuna handiagoa da beste hizkuntza batzuetan baino. Terminologia-kudeaketaren automatizazioa ez da programa informatikoak idaztea besterik gabe, lan hori, berez, zaila izan arren. Automatizazio hori egiteko jakin egin behar da zelan idazten diren adituen testuak, gizakiak zelan konpontzen diren arlo espezializatuen semantikarekin, diskurtsoaren ereduak zelan aldatzen diren testuaren egilearen eta irakurleen beharrizanen arabera. Hizkuntza minorizatuetan idatzitako testuak eta hizkuntza minorizatuei buruzko testuak ez dira erraz lortzen eta badirudi zaila dela arlo horietan azterketak eta datu-bilketak egiten hasteko inor konbentzitzea. Zelanbait, idazketa espezializatua "idazketa teknikoa" terminoarekin lotuta dago, makinekin zerikusia daukan diskurtso-eredu bat. Horren ondorioz, ez du lortzen hizkuntzaren eredu matematiko baten arabera esaldiak aztertzeari edo testuetan ikono kulturalak bilatzeari, lan abstraktuagoak baitira, ematen zaien estatus bera. Ezagutza-prozesaketa terminoa hezkuntza, prestakuntza, irakaskuntza eta ikaskuntza, arazoak konpontzea, eta abarren moduko ekintza parekoak garatzeko erabil dezakegu. Terminologia espezializatuen bildumen eskuragarritasunaren menpe dago ezagutza prozesaketa. Hori egia da, batez ere haurraren hezkuntza-urteetan, hasberriaren edo berriro prestatzen ari denaren hasierako ikasketetan: gizakiaren edozein ekintzarekin zerikusia daukaten gertakariak, printzipioak, teoriak eta esperientziak (ezagutza) asimilatu egiten dira eta gero irakasteko, ikasteko, arazoak konpontzeko eta abarretarako erabiltzen da. Liburuetan, egunkarietan, iraganeko esperientzia ez-artikulatuan eskuratzen den "material gordina" terminoen bidez komunikatu behar da, zeinen esanahiak ondo definituta baitaude eta adituek sarritan erabiliko baitituzte. <-- beraz, ezagutza-prozesaketak eta terminologia-kudeaketak daukaten lotura askaezina da; terminologia-kudeaketa, era berean, hizkuntz plangintzarekin eta politikarekin dago lotuta. laburpena N-S TERM30-GS.rs3GS Beginning beraz Terminologia
Bestetik, izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. <-- laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. laburpena N-S TERM34-GS.rs3GS Beginning laburbilduz Terminologia
Ezaguna da izenondo erreferentzialek sekulako arazoak sortzen dizkietela edozein testu euskaratu behar duten itzultzaileei. Askotan jarri da agerian hainbat bide erabili behar direla inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialen euskal ordainak lortzeko (Ensunza, 1989; Loinaz, 1995) baina edonola, idazle/itzultzailearen zuhurtasunaren, intuizio onaren edota estetika-zentzuaren azpian uzten da neurri handian kasu bakoitzean erabili behar den baliabidearen aukeraketa. Izenondo erreferentzialak izenetatik eratorritakoak izaten dira beti baina askotan, jatorria eta izaera erreferentziala nahasi eta zaku berean sartzen dira erabat predikatiboak diren izenondoak, zalantzarik gabe erreferentzial hutsak diren izenondoekin. Ingeleserako Levi-k (1978) garbi utzi du izenetik eratorriak diren baina ezaugarri semantiko eta sintaktiko desberdinak dituzten bi izenondo-mota bereizteko beharra: 'nominal nonpredicating adjectives' eta 'denominal adjectives'; azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. 'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, kategoriaz izenondoak izanik ere, izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. Gaztelaniaren kasuan Bosque-k (1989) defenditu duen bezala, badira izenondo erreferentzialak nekez ematen dituzten atzizki izenondo-sortzaileak (-esco, -oso, -ino) eta izenondo erreferentzialak eman ohi dituztenak (-al, -ar, -ario, -ico). Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko eta ondorioz, familial-familier eta infantil-infantin bezalako bikoteak dituzte. Edonola, benetan erreferentzialak diren izenondoen artean ere, modifikatzen duten izenarekin duten harremanagatik (Bosque, 1989; 1992; Bosque eta Picallo, 1994), bi mota bereiz daitezke: alde batetik modifikatzen duten izena ekintza- edo ondorio-izena denean, askotan gertatzen da izenondo erreferentziala izen horren argumentua izatea. Adibidez, decisión presidencial ezinbestean izango da presidenteak erabakitakoa eta extracción dental hortz edo hagin baten ateratzearen ekintza. Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). Decisión presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. Zein da desberdintasun honen arrazoia, izen elkartuaren mugatzailearen 'subjektutasuna' ala elementu horren 'mugatutasuna'? Bestetik, izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. Laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude. Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, nota al margen eta caso marginal eginez. Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy. Lan honetan, harreman unibertsal horietako bakoitza euskaraz zein baliabideren bidez adieraz daitekeen eta baliabide bakoitzaren mugak (gaur egun behintzat) non egon daitezkeen finkatzen saiatuko gara: Euskal atzizki izenondo-sortzaileen bidez, zein motatako izenondoak sor daitezke? Zenbait izenondo erreferentzial izen elkartuen bidez euskara badaitezke ere, garbi dago bide honek ez dituela izenondo erreferentzial guztien ordainak eskaintzen. Non dago muga? Predikatu-/ez-predikatu izaeran, argumentu-/eremu- /jabego-harremanean edo beste nonbait al datza gakoa? Izenondoaren jatorrian dagoen izenaren mugatu/mugagabe, bizidun/bizigabe, zenbakarri/zenbakaitza bezalako tasunek ba al dute nolabaiteko eraginik? Modifikatua den izena ekintza-, ondorio- edo objektu-izena izateak ba al du eraginik ezintasun horretan? Zein dira erdal izenondo erreferentzial bat ezinbestean mailegatu behar izatera eraman gaitzaketen baldintzak? Noiz erabili ohi ditugu euskal izenlagunak erdal izenondoak ordezkatzeko? <-- Lanaren helburua laburki esanda, inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialak euskaratzeko beharrean gaudenean modu automatiko samarrean egiten lagunduko ligukeen sistematizazioa lortzea da. laburpena N-S TERM34-GS.rs3GS Middle laburki esanda Terminologia
Hitzaldi honek azken hiru urteotan lau unibertsitate hauen taldeek egindako ikerkuntzaren ondorioetako batzuk azaltzeko helburua izango luke. Lan hori, Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak diruz babesturiko Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario izeneko proiektuaren barruan egin da, ikuspuntu hirukoitz baten barruan. Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz; ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa. Bigarrenik, bi desberdintasun horietarako azalpen teoriko bat bilatu eta aurkitu da. Hirugarrenik, azalpen teoriko horrek lexikogintzan eman dezakeen laguntza finkatzen saiatu gara. <-- Komunikazio honek, azalpen teorikoa eta ondorio lexikografikoak laburbilduko lituzke batez ere. laburpena N-S TERM50-GS.rs3GS Middle laburbildu Terminologia
Aztertu dugun beste sistema irla metalikoak dira, plano atomiko gutxi batzuk azalen gainean hazten direnean, bereziki Pb irlak Cu(111) azalaren gainean. Esperimentalki frogatu denez, STS tunel espektroskopiarekin adibidez, garaiera jakina duten irlek maizago agertzen dira besteak baino. Jokabide bitxi horren arrazoia hauxe da: irletako elektroiak konfinatuta daude azalarekiko norabide perpendikularrean. Haien egoerak putzu kuantikoak edo QWS (Quantum Well States) deitzen dira, eta ondorio nabariak dituzte propietate askotan, adibidez supereroankortasunean. <-- Sistema honen energia aztertu dugu dimentsio bakarreko eredua eta DFT baliatuz, baina baita ere ab-initio tekniken bidez, VASP kodearekin. laburpena N-S ZTF11-GS.rs3GS Zientzia
  empty for complete segment.

PRESENTATIONAL RELATIONS
preparation
background
Enablement and motivation
enablement
motivation
Evidence and justify
evidence
justify
Anthitesis and concession
anthitesis
concession
Restatement and summary
restatement
summary
SUBJECT MATTER RELATIONS
elaboration
means
circumstance
solution-hood
Conditional subgroup
condition
otherwise
unless
unconditional
Evaluation and interpretation
interpretation
evaluation
Cause subgroup
cause
result
purpose
MULTINUCLEAR
list
disjunction
join
sequence
contrast
conjunction
Reformulation-NN
same-unit               
Download RST relation list (basque)