Left unit | Sense | Right unit | Relation type | Relation name | Document | Tagger | rhetdb | Area | Notes |
1996ko urtarriletik 1996ko ekainera arte, kolapsoterapia hartzen duten 30 gaixo, batez beste 70.8#17 urtekoak (60-83 urte), aztertu ditugu guztira. Prozedura kirurgikoak duela 45#5 urte burutu ziren eta hurrengo hauetan zeutzan: Alde bateko torakoplastia 13 kasutan (7 eskuineko aldean eta 6 ezkerrekoan); Pneumotoraxa 15 kasutan (7 eskuinekoak eta 8 ezkerrekoak); alde bietako torakoplastia kasu baten eta torakoplastia eta pneumotoraxen konbinazioa beste kasu baten. | <-- | Gaixo bat arnas azidosian aurkitzen zen; bostek, aldiz, arnas alkalosi kronika zeukaten. Zazpi kasutan hiperkapnia nabiritzen zen eta 26 kasutan hipoxemia. Bederatzi gaixok bikarbonato-euspena zeukaten. %90tik beherako oxigeno-asetasuna, sei kasutan baino ez zen egiaztatu. Gaixo guztiek zeukaten aireztapen gutxiegitasuna; hamar kasutan butxaketa-motakoa zen eta gainerakoetan ezbutxa ketakoa edo mistoa zen. Sei kasutan gaixoek gaueko VMDa hartzen zuten (bostek BIPAP eta batek bolumetrikoa); sie kasu hauetatik bostek, VMD instalatu aurretik etxeko oxigenoterapia kronikoa (EOK) zeramaten. Azpimarratzekoa da gaueko VMDa hartzen zuten gaixoetariko lauri EOKa kendu ahal izan zitzaiela. Gure emaitzek iradokitzen dute kolapsoterapiarekin egindako tratamendutik hamarkada batzuk geroago arnas alterazio kronikoak daudela aireztapen defizit baten emaitzarekin; eta egiaztatu da etxeko aireztapenarekin egindako tratamenduak erantzun ona izan duela. | ondorioa | N-S | GMB0001-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Arnas hartzeko arazoak dituzten 39 paziente kroniko aztertu dira; 1998an iritsi ziren gure zentrora eta P. aeruginosa isolatu zen haien kerruan. Besteak beste, parametro klinikoak, epidemiologikoak eta mikrobiologikoak analizatu ziren. Era berean, sentikortasun antimikrobianoa eta tipo genetikoak ere zehaztu ziren. 23 pazienteren segimendu kliniko eta mikrobiologikoa egin zen urtebetez (azterketa genetikoa barne). | <-- | 24 pazientek bronkiektasiak zituzten (1998an ingresatuko %12k); 15 pazientek, BGBK. Paziente guztiek butxadura-maila handiak zituzten arnasbideetan (FEV1<%45). 22 pazientek (%56) arnas gutxiegitasun kroniko zuten. Aztertutako 42 anduietatik (3 pazientek 2na andui zituzten), 14 mukizkoak ziren eta 28 ez-mukizkoak. Antibiogramak erresistentzi maila apala erakusten du Amikazina (%0), Tikarzilina (%5), Imipenem (%13,3) eta Gantamizinarekiko (%14,2). Eboluzioan zehar, pazienteen %74ek antimikrobiano bat edo gehiagorekiko erresistentziak garatu dituzte. Eboluzio klinikoari dagokionez, heriotza-tasa %38koa izan da urtebetean. Kasuen %20an bakarrik lortu da P. aeruginosa behin betiko ezabatzea; %66ean mikroorganismoak iraun egin du eta %13,3an berragertu egin da itxuraz ezabatua izan ondoren. Azterketa genetikoak erakusten duenez, pazienteen %82k klon bakar bat dute; klon hori da, oro har, irauteko joera duena, aldagai subzionalekin kasuren batean edo beste. Genetikoki aztertutako 41 pazienteetatik, 29k (%70) klon propioa dute (esklusiboa) eta 12k (%29) paziente batekin edo birekin gehienez elkarbanatzen dute berea. Kerruan identifikatutako P. aeruginosa eta ondesteko frotisekoa berberak dira mikroorganismo hori bi laginetan identifikatu zen kasuen (10 kasu) %90ean. P. aeruginosa bidezko kolonizazio-infekzioak bronkio-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eragiten die eta haien eboluzioa korapilatzen du; horrek heriotza-tasa handitu eta ospitaleko ingresu berrien kopurua areagotzen du. Pseudomonak tratamendu antibiotikoa izan duten pazienteetan irauteko gaitasuna du. Azterketa genetikoen arabera, Pseudomona bera da irauteko joera duena; beraz, sentikortasun antimikrobianoaren etengabeko aldaketa ebolutiboak ez daude, oro har, geruza berrien mende. Paziente gehienek ez dituzte klon berdinak elkarbanatzen; ondorioz, ez dirudi infekzio-iturri komun bat dagoenik, salbuespenak salbuespen. | ondorioa | N-S | GMB0201-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
P. aeruginosa bidezko kolonizazio-infekzioak bronkio-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eragiten die eta haien eboluzioa korapilatzen du; | <-- | horrek heriotza-tasa handitu eta ospitaleko ingresu berrien kopurua areagotzen du. | ondorioa | N-S | GMB0201-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Azterketa genetikoen arabera, Pseudomona bera da irauteko joera duena; | <-- | beraz, sentikortasun antimikrobianoaren etengabeko aldaketa ebolutiboak ez daude, oro har, geruza berrien mende. | ondorioa | N-S | GMB0201-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
P. aeruginosa bidezko kolonizazio-infekzioak bronkio-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eragiten die | <-- | eta haien eboluzioa korapilatzen du; | ondorioa | N-S | GMB0201-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Seiehunetik, hirurehun eta larogeita hamabik (392) erantzun zuten (% 65,3ak). | <-- | Erantzuleen artean, %29,9ak ez zuen konplikaziorik nozitu. %3,8ak larrialdietara jo behar izan zuen. Odoljarioa %59,6an gertatu zen eta hau kontutan hartzeko kopurua da. Horrela gauzak, aurreratu behar zaie odoljarioa sarritan gertatzen dela eta egun batzuetan luzatzen dela, nahiz eta kantitate urria izan. Oso pertsona gutxik adierazi digute mina jasanezina zela edo anestesiaren beharra dagoenik. | ondorioa | N-S | GMB0202-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Zerbitzu hauen perfila azaltzen duten ikerketa epidemiologikoak egitea baliagarria izan daiteke osasun planifikazioaren aldetik, hau dela eta, Galdakaoko ospitaleko larrialdi zerbitzuaren erabiltzaileen perfil deskriptibo bat egitea aproposa iruditu zaigu. | <-- | emaitzak: Erabiltzaileen perfil orokorra ondokoa dela esan daiteke: gizonezkoa (%51,4), heldua (43,2 urteko media) eta patologia traumatologikoagatik kontsultatzen duena (%50,5). Galdakao inguruko herrietatik datorrelarik gehiengoa. | ondorioa | N-S | GMB0401-GS.rs3 | GS | Beginning | emaitzak | Medikuntza | |
Gure ekografien ziurtasun mailaren azterlan prospektiboa egin dugu, mahukatxo birakariaren loditasun osoaren haustura diagnostikatzeko orduan, ebakuntza aurreko emaitzak aurkikuntza kirurgikoarekin erkatuz, sindrome subakromialagatik ebakuntza egindako 153 sorbaldetan, 1993 eta 2001 artean. | <-- | Erabilitako zundarekin mahukatxoaren loditasun osoaren hausturaren diagnostikoan %97ko ekografiaren sentikortasuna lortu dugu, %98ko espezifikotasunarekin. | ondorioa | N-S | GMB0402-GS.rs3 | GS | Middle | lortu | Medikuntza | |
Era berean, lesioaren neurriaren eta formaren arteko azterketa konparatiboa egin genuen ebakuntza aurreko azterlan ekografikoan eta ebakuntza kirurgiko berean. | <-- | Lesioaren neurria zehatz ezarri ahal izan genuen, 5 mm-ko errore tolerantziarekin kasuen %89an; lesioaren formako ebakuntza aurreko informazio ekografikoa ez da bat etortzen ebakuntza barneko kasuen %50ean. | ondorioa | N-S | GMB0402-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
14-3-3 proteinaren azterketa egin zaio, | <-- | eta emaitza positiboak lortu dira. | ondorioa | N-S | GMB0501-GS.rs3 | GS | Multiple | eta emaitza... lortu | Medikuntza | |
Diagnositestak eta positibo faltsuak gainbegiratu ditugu. | <-- | horien artean, honako hauek dira nabarmentzeko modukoak: berriki izandako garuneko baso-gaixotasuna, entzefalitis birikoa, glioblastoma, garun-metastasiak eta garuneko kalte hipoxikoa | ondorioa | N-S | GMB0501-GS.rs3 | GS | Beginning | horien artean | Medikuntza | |
Gehientsuenetan, endekapenezko dementziekin daude loturik. | <-- | Gaitzak bizkor aurrera egiten badu, beraz, alde batera utzi behar dira beste prozesu guztiak. | ondorioa | N-S | GMB0501-GS.rs3 | GS | Middle | beraz | Medikuntza | |
Emakume gaixo baten kasua dugu. | <-- | Bere gorputzaren ohiko funtzionamendua narriatu delako dago ospitalean. Miokloniak eta elektroentzefalograma bat antzeman zaizkio; azken hori, gainera, Creuzfeldt-Jakob gaixotasunarekin bateragarria da, besteak beste. 14-3-3 proteinaren azterketa egin zaio, eta emaitza positiboak lortu dira. | ondorioa | N-S | GMB0501-GS.rs3 | GS | Middle | lako | Medikuntza | |
Epe luzera, laparoskopiari esker, sabel-etenak % 31tik % 0,5era murriztu dira. Batez bestean galtzen den gainkarga, berriz, % 71koa da. Gaixoen % 79k gainkargaren % 50 baino gehiago galtzen dute, eta "arrakasta irizpidetzat" jotzen da hori. | <-- | horrenbestez, bizi-kalitatea eta gizentasunarekin lotutako bestelako erikortasuna nabarmen hobetu dira. | ondorioa | N-S | GMB0502-GS.rs3 | GS | Beginning | horrenbestez | Medikuntza | |
Azterketa medikoetan, hainbat arrazoirengatik, kasu batzuen aztarna galdu ostean, klinikoki 64 oin aztertu genituen, Smith eta Millar eskalaren bitartez. Era berean, erradiologikoki 49 oin aztertu genituen, ebakuntza aurretik eta ondoren zenbait karga angelu neurtuz. | <-- | 41 oinetan (%64,1) emaitza bikainak erdietsi genituen; 22 oinetan (%34,4) emaitza onak; eta kasu bakarrean (%1,5) emaitza txarrak. Lehen mailako arretan, erradiologikoki, estatistikari begira hobekuntza nabarmena sumatu genuen Costa-Bartani, Meary eta astragaloaren oin zolako flexioko angeluetan. Era berean, Giannestras angeluaren aldakuntza txiki bat aurkitu genuen, eta ez genuen inolako aldaketarik ikusi astragalo-kalkaneo angeluaren neurketan. | ondorioa | N-S | GMB0601-GS.rs3 | GS | Multiple | emaitza... erdietsi | Medikuntza | |
Ikerketa honetan Pierre Martyren Sailkapen Psikosomatikoari dagozkion arrisku psikosomatikoko 77 item aztertu dira. Basurtoko (Bilbo) Ospitaleko Medikuntza Arlo batean ospitaleratuta dauden 92 gaixok parte hartu dute. Pierre Martyren Sailkapen Psikosomatikoa aplikatzeko beharrezkoa den historia patopsikobiografikoa egiteko asmoz, elkarrizketa egin zitzaien gaixo guztiei. | <-- | 7 itemak aztertuta, estatistikoki desberdintasun aipagarriak aurkitu ziren gaixo onkologikoen eta bestelako patologiak dituzten gaixoen artean (p<0.05). Horrez gain, item horiek neoplasiak dituzten gaixoak eta bestelako gaixoak bereizten dituzte, horiei buruzko balorazio orokorra egiteko aukera ematen dute, eta prozesuaren igurkapenen gaineko argibideak ematen dizkigute. | ondorioa | N-S | GMB0701-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Lan honetan fenotipo basala aztertzen dugu, kirurgia ondoreko pT1 egoeran dauden bularreko minbizi goiztiarretan. Haien sailkapena egiteko hormona hartzaileen eta c-erb-B2 onkogenearen gabeziaz baliatu gara, ikerketa anatomopatologikoetan erabili ohi diren zehaztapenak direlako. Guztira, foku bakarreko 442 bularreko minbizi aztertu dira, pieza histologikoan (pT1) 2 cm edo gutxiago dituztenak. Guztiak 1993ko urtarrilaren eta 2005eko abenduaren artean operatu ziren. Horien artetik, 369 NOS kartzinoma duktal iragazkorrak izan ziren, eta horiexek baino ez dira aztertu. 369 horien artetik, berriz, 346 kasuei dagozkien datu inmunohistokimiko osoak ditugu (RE, RP, c-erb-B2, p53 eta Ki67) eta horiek dira, hain zuzen ere, amaierako azterketan sartu ditugunak. | <-- | Gure parametroen arabera definitutako fenotipo "basala" korrelazioan jarri zen nabarmenki p53 mutatuaren agerpenarekin (p = 0.0001) 3. gradu nuklearra (p<0.0001), eta %60 edo hortik gorako Ki67 agerpen ehunekoarekin; bestalde, korrelazioa oso txikia izan zen 3. gradu histologikoarekin (p = 0.045). Ganglioen inbasioarekin (p = 0.51) ez zen korrelazio gradurik hauteman. Kitokeratina basalak zehaztu gabe daudenez, txosten anatomopatologikoetan erabili ohi diren parametroen bidez "basal-like" tumoreen azpitaldea hauteman dezakegu, gaitzaren egoera oso goiztiarrean. Azpitalde hori biologikoki oso erasokorra izan ohi da. | ondorioa | N-S | GMB0702-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Barne kontrolerako mekanismo gisa erabiltzeko eta gure biztanleen artean gongoila zentinelen tasa aurreikusteko helburuarekin, pT1 bularreko minbiziko azken 400 kasuetako besapeko inbasioaren tasa aztertu dugu. Kasu guztietan, besapeko linfadenektomia osoaren teknika klasikoarekin egin da ebakuntza. | <-- | 400 tumoretatik 336 (%84.0) NOS kartzinoma duktal iragazkorrak izan ziren, 32 (%8.0) gingiltxo kartzinomak, 22 kartzinoma tubular puruak (%5.59), eta 10 ohikoak ez diren histologia barietatekoak. Tamainen araberako banaketa honako hau izan zen: 0-5 mm (pT1a), 13 kasu; 6-10 mm (pT1b), 102 kasu; 11-20 mm (pT1c), 285 kasu. Spearman testaren bidez, besapeko gongoila metastasiaren presentzia korrelazioan jarri genuen eskura genituen datu klinikoekin eta biologikoekin (histologia, tamaina, maila histologikoa eta nuklearra, hormona hartzaileak, Ki67, c-erb-B2 eta p53). pT1 tumoreko 13 kasuetan ez zen gongoila inbasiorik hauteman; aldiz, pT1 101 tumoretatik 19 kasutan (%18.6) inbasioa hauteman zen, eta pT1c tumoreen artetik 93 kasutan (32.6%). Azterketa estatistikoek erakutsi zuten gongoilaren inbasioari nabarmen lotutako faktoreak izan zirela; alde batetik, 3. maila histologikoa (p = 0.0066); eta bestetik, %10etik gorako Ki67 indizea (p = 0.0036). Bestalde, gongoiletako inbasiorik ez zegoela nahiko ongi aurreikusi zen honako kasu hauetan: 5 mm edo txikiagoetan (pT1a) (p = 0.022), histologia barietate tubular puruan (p = 0.0026), 1. maila nuklearrean (p = 0.0018), eta 1. maila histologikoan (p = 0.0022). Gure biztanleen artean, T1 bularreko minbizietako gongoil zentinela aztertzean, oro har, lau gaixotik gongoil positibo bat hauteman ohi da. Kasuen erdian edo gehiagoetan, gongoil hori basapean egongo den positibo bakarra izango da. Proportzioak gora egiten du T1c tumoreetan; izan ere, hirutik bat hautematen da horrelakoetan. T1a tumoreak eta edozein tamainatako kartzinoma tubularrak dira gongoil inbasioa izateko probabilitate txikiena dutenak. | ondorioa | N-S | GMB0703-GS.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Lanetik etxerakoan, Gasteiz inguruko errepideetan harrapatzen zituen emakumeak bortxatzen eta erailtzen saiatzen zen DÃaz de Garaio, | <-- | baita lortu ere sei aldiz. | ondorioa | N-S | SENTAIZ03-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Jabe hipotetikoak eduki zitzakeen proiektu desberdinen piezak aprobetxatuz,editore narratzaileak bere edizio pertsonala osatuko du barnean dagoen materialarekin. | <-- | Emaitza:pendrive galdu bati buruzko hipotesiak, Sinda izeneko emakume bati buruzko pasarteak eta ohar linguistikoez, nahiz eta ez beti, lagunduta datozen zenbait narrazio solteen kopiatu/itsatsi eran egindako muntaia da irakurleari eskaintzen zaiona.Edo inpresio hori izan dut nik behintzat. | ondorioa | N-S | SENTARG03-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Kontrajarrita ageri dira, finean, disimulatzen ezinezkoa den bitalismoa eta pentsamendu landua, narratibarantz egiten diona, | <-- | poesiaren arrastotik ateraraziz. | ondorioa | N-S | SENTARG04-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Are gehiago : itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zait | <-- | iltzatuta | ondorioa | N-S | SENTARG05-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Hemen, ordea, medioak emaitza estaltzen du maiz :literaturaren mekanismoekin egindako jokoek ipuinetan dauden istorioak indartu beharrean, higatu egiten dituzte. | <-- | Aldamioa oso nabarmena da, idazle askok beretzat nahi lukeen ahalmenez jasoa.Haatik, hartatik sortzen den literatura ez da hain ikusgarria. | ondorioa | N-S | SENTBER04-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Kontakizunak euskal herriaren historiaren une desberdinetan gertatzen dira, | <-- | eta horrek batasun moduko bat sortzen du tonuari dagokionez. | ondorioa | N-S | SENTBER04-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Liburuaren oinarrian izkribu aurkituaren jokoa dago ; lehen atalean narratzailea editore gisa aurkezten zaigu.Ez da gauza berria, egia,baina kasu honetan pendrive bat da narratzaileak topatu duena,eta esaten zaigu liburuko testuak pendrive horretakoak direla --epilogo bat ere egiten du, oso borgestarra hau ere--. | <-- | Joko honek inplikazio nagusi bat du : ilusioaren haustura.Alegia, irakurleak etengabe du gogoan aurrean duena ipuina dela, constructum-a, fikzioa.Horrez gain, badaude ilusioa are gehiago hausten duten matizak.Hala nola, Demagun-eko irakurle inplizitua, Nola zuen izena? ipuinaren hasierako "zirriborroa" --azken bertsioaren aurre-testu gisa aurkezten dena--, edo ipuin batzuen amaieran dauden oharrak ( Okelaerrea eta Ihesi dabilenak ).Hau guztia joko interesgarri eta zaila da baina, akaso, ahul xamar gauzatua.Aipaturiko "zirriborroak" deus gutxi eskaintzen dio ipuinari --koordenada metaliterarioaz gain--, eta oharrak, filologikoak eta ez literarioak, ez dira literatura irakurleak maite dituen gauza. | ondorioa | N-S | SENTBER04-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Arazo nagusia, nire ustez, gaien emankortasun zalantzazkoan eta ekintzaren bilakaera eskasean datza.Hori gutxi balitz bezala, narrazioak ere ez du arretarik bereganatzen, autoreak molde zeharo tradizionalak baitarabiltza : hirugarren pertsona, narratzaile orojakilea, kontaera errealista, ordenatua... | <-- | Emaitza ezustekorik gabeko istorio bat da, irakurlea epel uzteko arrisku dezente duen tonu arras moderatu batean emana. | ondorioa | N-S | SENTBER05-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Euskal Herriak garai berri bat du bere aurrean, non abertzaleek eta ez-abertzaleek berriro ere beren burua kokatu behar duten inguru honetan. | <-- | Eta garai berri honen aurrean mugiezinak ziruditen osagai batzuek ez direla hain egonkorrak erakutsi dute. | ondorioa | N-S | SENTCOR01-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
izenik gabe agertzerakoan | <-- | pertsonaiek beren identitateak galtzen baitituzte. | ondorioa | N-S | SENTCOR02-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Sentimendu edo sentsazio berbera hiru edo lau hitzekin azaltzerakoan, | <-- | sentimendu hori azpimarratuta geratzen da, sentsazioa indartuta. | ondorioa | N-S | SENTCOR02-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Trebe dabil narrazioaren atzera-aurreretan narratzailea, | <-- | eraman egiten du irakurlea denboran atzera, berriro ere ezinegonezko orainaldira itzultzeko ; | ondorioa | N-S | SENTDEI01-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Estilo hotza, arrazionala, gordina, bihurria eta aldi berean jolastia, diferentziak diferentzia, Uxue Apaolazarena edo Iratxe Esnaolarena gogora ekar dezakeena. | <-- | Beldurrik gabe ibili da Sarriugarte sintaxia bihurritzen,gauzei bere izenez deitzen edo hiztegia bera berritzen, aldi berean hoztasun analitikoa eta pertsonalitate bakana lortuz. | ondorioa | N-S | SENTDEI01-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Nolanahi den dela, saihestezina da gatazka, | <-- | eta Alkasoroko magia pozoituko du. | ondorioa | N-S | SENTHIR01-A1.rs3 | GS | | | Medikuntza | |
Menpekotasun oso horrek -komunitatean sortutako hiztegi terminologikoen analisia eginez ikusia- Gaz(x) funtzio matematiko-terminologikoa dagoela froga dezake, eta Ga(x) funtzio terminologikoan eragin osoa daukala. Bi funtzio esponentzial hauen artean aplikazio bijektibo bat egongo da, eta galizieraren terminologiaren sorrera moldatuko du; hau da, metodologia errealak falta direla utziko du agerian. | <-- | Erlazio horrek, bada, hiru modutako irtenbide terminologikoak ugaltzea ekarriko du: gaztelerakadak, "hiperenxebrismoak", eta sorkuntza terminologikoa. | ondorioa | N-S | TERM17-GS.rs3 | GS | Multiple | bada... ekarri | Terminologia | |
Teknologia berrien mundura sartzen ari den neurrian, eraso terminologiko gogorrak jasaten ari da galiziera, eta arlo hori ere gaztelerarekiko menpekotasunaren beste adar bat izan daiteke. Galizierari emandako irtenbide terminologikoekin leundu egin nahi da arazo larri hori, batetik, gaztelerakadak besterik gabe onartzea saihestuz, eta, bestetik, gaztelerak moldatutako terminoak bere corpus terminologikora bilduz. Menpekotasun oso horrek -komunitatean sortutako hiztegi terminologikoen analisia eginez ikusia- Gaz(x) funtzio matematiko-terminologikoa dagoela froga dezake, eta Ga(x) funtzio terminologikoan eragin osoa daukala. Bi funtzio esponentzial hauen artean aplikazio bijektibo bat egongo da, eta galizieraren terminologiaren sorrera moldatuko du; hau da, metodologia errealak falta direla utziko du agerian. Erlazio horrek, bada, hiru modutako irtenbide terminologikoak ugaltzea ekarriko du: gaztelerakadak, "hiperenxebrismoak", eta sorkuntza terminologikoa. Arazo horren irtenbidea, beraz, batetik, bi funtzio horien arteko erlazio funtzionala onartzea izango litzateke, eta bestetik, ILG-RAG arauetako 4. printzipioan aipatutakoa onartzea, bertan esaten denez, ezinbestekoa baita lusofoniako munduarekin lotu beharra galizieraren terminologia sortzeko. | <-- | Galiziera-portugesaren hizkuntz diasisteman sartzea saihesteak, hartara, eragin nabaria sortuko du XXI. mendeko hizkuntza batentzat hain garrantzi handikoa den arlo terminologikoan. | ondorioa | N-S | TERM17-GS.rs3 | GS | Middle | eragin nabaria | Terminologia | |
Bugarski-k (1988; 1996) diziplina anitzeko eta amaiera zehatzik gabeko ikuspegi bat garatu zuen; hitzaldi honetarako egokitu dugu eta zientzia-arlo askotatik (injinerutzatik, kalitate-kontroletik eta kalitate-kudeaketatik, informatikatik, ekonomiatik, eta abarretik) datozen datuak alderatzeko erabili dugu. | <-- | eskuratu ditugun datuek (baita alor jakinetako adituek emandako iritziek ere) adierazten dutenez, zientzia-alor jakin batean onartuko diren terminoak ebaluatzeko hierarkia bat ezarri behar da. Hierarkia hori hizkuntzaz kanpoko irizpideetan oinarrituko da, adibidez, nazioarteko kooperazioa eta komunikazioa. Horien arabera, ingelesetik hartutako maileguei lehentasuna ematen zaie "serbieraren zientzia-barietate modernoa" izeneko hizkuntzakodean, itzulpena eta egitura-kalkoaren aurretik. | ondorioa | N-S | TERM18-GS.rs3 | GS | Beginning | eskuratu ditugun datuek... adierazten dutenez | Terminologia | |
Egungo gizartean bi joera nabarmentzen dira, eta kontrajarriak, itxura batean. Alde batetik, gero eta indartsuagoa da nazioarteko harmonizazioa lortu beharra, ekonomian, politikan eta kultura eta gizarte gaietan etenik gabe sortzen ari diren loturak eta elkarren arteko trukaketak eraginda; eta bestetik, aniztasuna onartu beharra, eta, ondorioz, norbanakoen izaeraren berrespena, giza bizitzako arlo guztietan agertzen ari den moduan. Terminologiak berak ere, gizartearekin lotuta dagoen jarduera denez, uztartu egin behar ditu joera orokor horiek, eransten zaizkien beste batzuekin batera, hala nola: teknologien aurrerakuntza zorabiagarria, zientziak diziplinartekotasunera eta hiperespezializaziora daramatzan bilakaera, eta informazioa elkarren artean berehala trukatu beharra. | <-- | Alderdi horiek guztiek, espezialitateko terminologiaren gehikuntza kuantitatiboa eragiteaz gain, terminologia lanen ikuspegia ere zabaldu egin dute; eta, egia bada ere ikuspegi berri horrek terminologia aberastu egin duela esatea, zalantzan jarri ditu terminologiaren oinarrizko zenbait kontzeptu: kontzeptu-izendapen bikotearen adierabakartasuna, espezialitateko eremuen kontzeptua, eta normalizazioak terminologian duen eginbeharra. | ondorioa | N-S | TERM19-GS.rs3 | GS | Middle | eragiteaz gain | Terminologia | |
Nahiz eta gaur egun normalizazioko oinarrizko printzipioek balio osoa gorde komunikazio espezialduaren bermearen bidez (eta elkarrekin zerikusia duten gizarteko sektoreen arteko adostasuna da printzipio horietako bat), terminologiako lan praktikoan, batzuetan, ahaztuxe uzten da normalizazioaren eta gizartearen artean egon behar den lotura estua. | <-- | horrek dakarren arriskua zera da: adostasuna lortzeko ezinbestekoa den arbitrarietatea, maila baterainokoa behintzat, eta adituek terminologiari ematen dioten erabilera erreala orekatu behar izan arren, eten egin daitekeela. Kasu horretan, normalizazioa ez bakarrik ez litzateke eraginkorra izango, are gehiago, bete gabe utziko lituzke bere helburuak. | ondorioa | N-S | TERM19-GS.rs3 | GS | Middle | horrek dakarren | Terminologia | |
Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako arloetako termino teknikoen glosario eleanizduna biltzen ari da VOCALL, | <-- | eta horrek esan nahi du arlo horietako irlanderazko termino berri ugari sortzen ari dela. | ondorioa | N-S | TERM23-GS.rs3 | GS | Beginning | eta horrek esan nahi du | Terminologia | |
Bada, azken urteotako lanaren xedea izan da testu berean behar bezala uztartzea itzulpengintzaren arloan azaltzen diren eginkizun desberdinak, alegia, terminologia egokia erabili (hizperrien bitartez nahiz beste teknika batzuen bitartez), euskarak "etxeratua" behar duen sistema juridikoa bere luze-sakonean ezagutu (Espainiako Zuzenbidea, Frantziako Zuzenbidea, Europako Erkidegoen Zuzenbidea) eta osagai horiek guztiak artez antolatzea azken testu batean. | <-- | Hori bete-betean lortuz gero, euskarazko "diskurtso juridikoa" moldatuko genuke. | ondorioa | N-S | TERM25-GS.rs3 | GS | | | Terminologia | |
Bi hizkuntzetako testu guztiak euskarri informatikoan eskuratu ondoren, bi bertsioen alderatzeari, eta paralelizatzeari ekin diogu, eduki bereko testu-zatiak zenbaki bereko paragrafoan ager daitezen bietan. Ondoren aplikazio berezi baten bidez, aldez aurretik prestaturiko gaztelaniazko zerrenda bateko termino garrantzitsuenen agerpenak, bere testuinguru-paragrafo osoarekin, eta zenbaki bereko euskal bertsioko paragrafoarekin, lortu ditugu. Ondoren, euskarazko paragrafoetan, erdal terminoaren eduki baliokidea daraman segmentua lokalizatu dugu, eta guztia, datu-base erlazional batera eraman. | <-- | honela, jakin ahal izan dugu zein diren agertzen eta agertzen ez diren terminoak, zuzenbideko zein alorretakoak diren, zenbaterainoko finkapen-maila aurkitzen den euskal termino horietan, zein den gaztelaniazko terminoen euskal segmentu baliokideen egitura sintaktikoa, eta oraindik burutu gabe dagoen azterketa lexikologiko baten bidez, termino horien zenbait alderdi lexikogenetiko aztertzeko parada dugu. | ondorioa | N-S | TERM28-GS.rs3 | GS | Beginning | honela | Terminologia | |
Hiztun ugariko hizkuntzetan, datu-base terminologikoak behar dituzten eta horiek sortzeko dirua inbertitzeko prest dauden pertsona-kopuru handia egongo denaren esperantzak bermatzen du terminologia-kudeaketaren lan garestia. Hiztun gutxiago dauzkaten hizkuntzetan ez da hori gertatzen. Kasu horietan, terminologia-kudeaketa hizkuntza plangintzaren lanarekin lotzen da sarritan. Lan horrek, era berean, motibazio politikoak eta, askotan, emozio-karga bat ere badauzka. | <-- | Hizkuntza minorizatuetan, terminologia kudeaketak gizakiengan daukan menpekotasuna handiagoa da beste hizkuntza batzuetan baino. | ondorioa | N-S | TERM30-GS.rs3 | GS | | | Terminologia | |
Zelanbait, idazketa espezializatua "idazketa teknikoa" terminoarekin lotuta dago, makinekin zerikusia daukan diskurtso-eredu bat. | <-- | horren ondorioz, ez du lortzen hizkuntzaren eredu matematiko baten arabera esaldiak aztertzeari edo testuetan ikono kulturalak bilatzeari, lan abstraktuagoak baitira, ematen zaien estatus bera. | ondorioa | N-S | TERM30-GS.rs3 | GS | Beginning | horren ondorioz | Terminologia | |
Definizio horien egitura-azterketatik gakohitzak ateratzen dira, txinerara hitzez-hitzezko itzulpena egin ahal izateko. Gero, txinerazko gako-hitzen itzulpenak asmatzailean prozesatzen dira, txinerazko morfemen datu-baseak eta txinerazko hitz-eraketarako arauak erabiliz. | <-- | ondorioa itzulpen alternatiboak izango dira, gizaki adituek aukera dezaten. | ondorioa | N-S | TERM32-GS.rs3 | GS | Beginning | ondorioa | Terminologia | |
azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira | <-- | eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. | ondorioa | N-S | TERM34-GS.rs3 | GS | Beginning | eta | Terminologia | |
Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko | <-- | eta ondorioz, familial-familier eta infantil-infantin bezalako bikoteak dituzte. | ondorioa | N-S | TERM34-GS.rs3 | GS | Beginning | eta ondorioz | Terminologia | |
Bestetik, izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; | <-- | hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. | ondorioa | N-S | TERM34-GS.rs3 | GS | End | orduan | Terminologia | |
Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz; | <-- | ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa. | ondorioa | N-S | TERM50-GS.rs3 | GS | Beginning | ondorioz | Terminologia | |
Lehenik, erromantikoetan aurreko era bietara jokatzen duen des- atzizki mailegatuak, desegin eratorrian, egin oinarri-buruaren modifikatzaile modura jokatzen du aurrean kokatuz (egitearen alderantzizkoa), baina aurrizki-osagarria/oinarriburua eredua aurkitu nahi dugunean (deshojar), desostatu gaizki eginda dagoela beha daiteke nonbait; ber-/bir- 're-' eta ez- 'in-/des-' aurrizkiek ere, horrelaxe jokatzen dute. | <-- | Ondorio lexikografikoei begira, lehenik desostatu bezalakoak egiteko eragozpenak azpimarratuko genituzke hitzaldi honetan. | ondorioa | N-S | TERM50-GS.rs3 | GS | | | Terminologia | |
Bakoitzak bere aburuen araberako geografiako terminologia erabiltzen du, | <-- | eta horrela, egoera nahasia da, eta koherentziarik gabea. | ondorioa | N-S | TERM51-GS.rs3 | GS | Beginning | eta horrela | Terminologia | |
Ondoren, hastapen horien zelai-ikerlanik garrantzitsuenak 1994.urtean gauzatu ziren, Galeseko mehatze-aldeak eta Azoreetako sumendi-aldeak gune esperimental gisa erabiliz (PRA XIS XXI, 1996-99). | <-- | ondorioz, BERR ILUR (2003-jarraitzen du) proiektu estrategikoa eta PACAR I (2006-2009) gisako proiektuen testuinguruan zelai-ikerketa aktiboagoei ekin zitzaien; bareak eta lur-zizareak zentinela/esperimentazio-eredu gisa erabiliz. | ondorioa | N-S | ZTF1-GS.rs3 | GS | Beginning | ondorioz | Zientzia | |
Izan ere, Audi enpresak 1994ean Neckarslum herrian Aluminioaren Zentrua eraiki zuen (duela bost bat urte Aluminioa eta Eraikuntza Arina Diseinurako Zentrua izenez berbaitaiatua), | <-- | bertan konpaniaren ikonoa den A8 autoa sortuz. | ondorioa | N-S | ZTF10-GS.rs3 | GS | End | sortuz | Zientzia | |
Ikerketa horren helburu nagusia jokamolde magnetiko arraro horien ulertzea da, neurriko aluminiuroak diseina ahal izateko. Material horien propietateak (bereziki mekanikoak) asko hobetu daitezkeenentz hirugarren elementu bat gehituz, hirugarren elementu horren eragina ere sistematikoki ikertzen dugu. | <-- | Azken urte hauetan gai honekin loturiko 2 doktorego tesi irakurri dira: -- Estibaliz APINAN IZ FDE Z de LARR INOA" Theoretical and experimental study of the relationship between structural and magnetic properties in Fe-Al alloys" Julio de 2003. -- Damian MART IN RODR IGUE Z "Estudio sobre la influencia del orden intermetalico en las propiedades magneticas de las aleaciones Fe-Al ricas en Fe" Febrero de 2007. | ondorioa | N-S | ZTF10-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Aztertu dugun beste sistema irla metalikoak dira, plano atomiko gutxi batzuk azalen gainean hazten direnean, bereziki Pb irlak Cu(111) azalaren gainean. | <-- | Esperimentalki frogatu denez, STS tunel espektroskopiarekin adibidez, garaiera jakina duten irlek maizago agertzen dira besteak baino. Jokabide bitxi horren arrazoia hauxe da: irletako elektroiak konfinatuta daude azalarekiko norabide perpendikularrean. Haien egoerak putzu kuantikoak edo QWS (Quantum Well States) deitzen dira, eta ondorio nabariak dituzte propietate askotan, adibidez supereroankortasunean. | ondorioa | N-S | ZTF11-GS.rs3 | GS | Middle | ondorio | Zientzia | |
Histeresiaren efektuak kontrol eskeman sartuz, sistema kontrolatzeko egin beharreko esfortzuak nabarmenki gutxitzen dira. Sare Neuronal bat trebatu da alderantzizko histeresia inplementatzeko asmoz, sistema osoa era linealean jokatu dezan. | <-- | Esfortzuen hobekuntzak posizionatze-gailuen fidagarritasuna eta iraunkortasuna handiagotzea inplikatzen du. | ondorioa | N-S | ZTF12-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Kontrol esperimentu ugari egin dira garatutako zenbait gailu esperimentaletan, mugimendu zorrotza sor dezakeen SMA materialak eragingailu bezala erabiltzeko benetako aukerak ikertuz. | <-- | lortutako emaitza esperimentalek SMA materialaren kasuan, mikra bateko zehaztazunezko higidura lor daitekeela erakusten dute, beti ere posizio sentsore egoki bat erabiliz gero, LVDT a esaterako. FSMA materialarekin ordea, zehaztasun nanometrikoa lortu da. Hala ere, lehenago esan den bezala, material hauek duten histeresiak kontrola zailtzen du. Histeresiaren efektuak kontrol eskeman sartuz, sistema kontrolatzeko egin beharreko esfortzuak nabarmenki gutxitzen dira. Sare Neuronal bat trebatu da alderantzizko histeresia inplementatzeko asmoz, sistema osoa era linealean jokatu dezan. Esfortzuen hobekuntzak posizionatze-gailuen fidagarritasuna eta iraunkortasuna handiagotzea inplikatzen du. | ondorioa | N-S | ZTF12-GS.rs3 | GS | Beginning | lortutako emaitza | Zientzia | |
Era honetan, iragarpen fidagarri bati esker, portaera hauek ezabatzeko estrategiak hasierako diseinu faseetatik aplika daitezke, | <-- | anplifikadoreen diseinu eta garapen zikloak nabarmenki laburtuz. | ondorioa | N-S | ZTF13-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Zentzu honetan, gure ikerkuntza taldeak mikrouhin-zirkuituen dinamika ez-linealaren arloan etengabeko lana egin du azken urte hauetan zehar. | <-- | Lan hauen emaitza izan da polo-zero identifikazioan oinarritutako egonkortasun analisirako tekniken garapena. | ondorioa | N-S | ZTF13-GS.rs3 | GS | Middle | emaitza | Zientzia | |
Erregistro estratigrafikoaren (arroken) azterketaren bitartez interpretatu dira prozesu bakoitzaren ezaugarriak eta aldakortasuna (espazioan eta denboran) eta horien arteko harremana. | <-- | Orain arte eginiko azterketen arabera, tektonika da sedimentazioa eta fluido-ihesak kontrolatzen dituen prozesu nagusia. | ondorioa | N-S | ZTF14-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Itsaspeko sedimentuen baitatik fluidoek ihes egin zuten Kretazeo ertaineko zenbait alditan, | <-- | garaiko itsas hondo anoxikoan iturriak sortu zirelarik. | ondorioa | N-S | ZTF14-GS.rs3 | GS | End | larik | Zientzia | |
Iturriei zerien fluidoak hidrokarburotan (metano eta petrolio) aberatsak zirenez mikroorganismo kimiosintetikoek hidrokarburoen oxidazio anaerobikoa eragin zuten sulfatoaren erredukzioaren bitartez, | <-- | eta honen ondorioz karbonato autigenikoak hauspeatu ziren bertan. | ondorioa | N-S | ZTF14-GS.rs3 | GS | Beginning | eta honen ondorioz | Zientzia | |
Hauek ezaugarritzeko erabili diren metodologia nagusiak ondorengoak dira: kartografia, analisi estrukturala, eta metakin sintektonikoen datazioa eta fazie-analisia. | <-- | metodo hauen bitartez jakin ahal izan da, besteak beste, egitura bakoitzaren adina, jarduera nolakoa izan zen, esfortzu tektoniko nagusien norabideak, eta eragin zuen deformazioaren ratioak. | ondorioa | N-S | ZTF14-GS.rs3 | GS | Beginning | metodo hauen bitartez jakin ahal izan da, besteak beste | Zientzia | |
Fase horiek, zeolitak, eta oro har, zeotipoak bezala erabil daitezke: gasen banaketa industri-prozesuetan, molekulak hautatzeko edota prozesu katalitikoetan. Halaber, solido mikroporotsu horien egituretan protonatuak dauden diamina organikoen ordez, Li+ edo Na+ bezalako katioi alkalino txikiak gehitzeak eroaletasun ionikoen fenomenoa errazten du. | <-- | horrela, bada, materialok, aurrez, energia eraginkor, berriztagarri eta garbiaren eremura bidera daitezke. | ondorioa | N-S | ZTF16-GS.rs3 | GS | Beginning | horrela, bada | Zientzia | |
Bestetik, trantsizio-metalen fosfato, fosfito eta artseniatoak sintetizatu dira, | <-- | horrela, baldintza hidrotermal leunetan eta diaminen presentzian, material mikroporodun hibrido inorganiko-organiko lortu dira. | ondorioa | N-S | ZTF17-GS.rs3 | GS | Multiple | horrela... lortu | Zientzia | |
Guzti hauek berezko ezaugarri ferromagnetikoak dituzte | <-- | eta orain arte onartutako kontzeptuak eztabaidagarri bilakatu dira, hala nola, Au-aren ferromagnetismoa. | ondorioa | N-S | ZTF17-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Sintesian sortutako ikatzak eroankortasuna indartzen du, eta partikulen tamaina kontrolatzen du ere, | <-- | garraiatza elektronikoa eta litioaren difusioa errazten. | ondorioa | N-S | ZTF18-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Prestatutako materialak zenbait tekniken bidez aztertzen dira: X-izpien difrakzioa, oinarrizko analisiak, Raman eta infragorri espektroskopia, suszeptibilitate magnetikoa, EPR, Mossbauer, inpedanzia elektrokimikoa eta transmisio eta ekorketa mikroskopia. | <-- | teknika hauen guztien medio, materialen purutasuna, konposizioa, morfologia eta propietate elektriko eta magnetikoak ezagutzen dira. | ondorioa | N-S | ZTF18-GS.rs3 | GS | Multiple | teknika hauen guztien medio... ezagutzen dira | Zientzia | |
Unibertsitatean egindako karakterizazioan lortutako datuekin, CIDETEC en eta CEGASA n egindako testen emaitzak osatzen eta ulertzen dira. | <-- | EnpresaK, Zentro Teknologikoak eta Unibertsitateak sortutako elkarlanak ikerkuntza aberesten du. | ondorioa | N-S | ZTF18-GS.rs3 | GS | Middle | emaitza | Zientzia | |
Ioi hauek elektrolitotik zehar anodorantz mugitzen dira eta anodoan erregaiarekin erreakzionatzen dute kanpoko zirkuitura aterako diren elektroiak sortzeko, | <-- | aldi berean, ura eta beroa sortzen dira. | ondorioa | N-S | ZTF19-GS.rs3 | GS | Beginning | aldi berean | Zientzia | |
era honetan, sintesi bide desberdinak erabiliz, laginen morfologia alda daiteke eta honekin lortutako propietateak ere, | <-- | beraz, sortutako diferentziak erabilitako metodoaren arabera aztertuko dira. | ondorioa | N-S | ZTF19-GS.rs3 | GS | Multiple | era honetan... lortu | Zientzia | |
Honez gain, beste metodo batzuez ere baliatu gara: liofilizazioa, errekuntza eta quenching-a. | <-- | Era honetan, sintesi bide desberdinak erabiliz, laginen morfologia alda daiteke eta honekin lortutako propietateak ere, beraz, sortutako diferentziak erabilitako metodoaren arabera aztertuko dira. | ondorioa | N-S | ZTF19-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Era berean, 2003tik aurrera Galiza eta Bizkaiko Golkoko hainbat muskuilu populazioen ziklo gametogenikoa aztertu genuen (MEC -ak diruz lagundutako PRESTE PSE proiektua eta ETORTE K-IMPRES proiektua, 2003-2007) | <-- | eta gametoen garapenean zenbait alterazio aurkitu genituen. | ondorioa | N-S | ZTF2-GS.rs3 | GS | Middle | aurkitu | Zientzia | |
Bere helburu nagusia, Urdaibain disruptore endokrino potentzialen presentzia eta molusku bibalbioetan zein arrainetan sortu zitzaketen aldaketak determinatzea zen. | <-- | Proiektuaren emaitzek muskuiluetan alterazioak baieztatu dituzte eta Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruko arrainetan (lazunak) intersexaren prebalentzia altua erakutsi dute. | ondorioa | N-S | ZTF2-GS.rs3 | GS | Multiple | prebalentzia... erakutsi | Zientzia | |
2004.eko martxoan muskuilu hermafroditen ez-ohiko kopuru altua aurkitu genuen Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. | <-- | hau dela eta, UPV/EHUko UNESCO Katedrak diruz lagundutako DERB IUR proiektua abiarazi zen (2007-2008). Bere helburu nagusia, Urdaibain disruptore endokrino potentzialen presentzia eta molusku bibalbioetan zein arrainetan sortu zitzaketen aldaketak determinatzea zen. Proiektuaren emaitzek muskuiluetan alterazioak baieztatu dituzte eta Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruko arrainetan (lazunak) intersexaren prebalentzia altua erakutsi dute. Gainera, Bartzelonako CS ICak burututako analisi kimikoetan, nonilfenol (disruptore endokrino garrantzitsua eta EB k argitaratutako substantzia prioritarioen zerrendan agertzen dena) maila altuak neurtu dira arrainen behazunean. Beraz, Urdaibain alkilfenolek izan dezaketen garrantziagatik, UPV/EHUko UNESCO Katedrak SICAES (2008-2009) izeneko bigarren proiektu bat abiarazi du. Bertan, gure taldeak, UPV/EHUko Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa II-ko taldeekin elkarlana hasi du. SICAES proiektuaren helburua nonilfenol-isomero berrien karakterizazio xenoestrogenikoa burutzea da. Honetarako, estrogeno-hartzaileetan oinarrituriko in vitro gene reporter motako saiakerak (YES ) eta zebra-arrainekin in vivo esperimentuak burutuko dira. | ondorioa | N-S | ZTF2-GS.rs3 | GS | Beginning | hau dela eta | Zientzia | |
Legamia honek odolez sakabanatzeko gaitasuna dauka | <-- | arazo larriak sortuz inmunokonprometituak dauden pazienteengan. | ondorioa | N-S | ZTF20-GS.rs3 | GS | Middle | sortuz | Zientzia | |
Animaliek, toxikoak diren konposatu kimikoen aurrean erantzuten dute, bizi direneko ingurumen naturalaren aldaketen aurrean moldatzen diren modu berean, | <-- | eta konpentsazio-mekanismoak garatzen dituzte. | ondorioa | N-S | ZTF3-GS.rs3 | GS | Beginning | eta | Zientzia | |
Biomarkatzaile "konbentzionalez" gain, hau da, zenbait xenobiotikoren eraginpean erregulatzen diren gene ezagunez gain, gene-sareak aztertzen dituzten ekoizpen altuko transkriptoma-ikerketek, ehunka zein milaka gene aldi berean jarraitzeko abantaila eskaintzen dute, | <-- | konposatu kimikoek eragin ditzaketen eta patogenesian (minbizia, zoldura, ugalketa, garapen, zein portaera mailako alterazioak eta abar) inplikatuta egon daitezkeen geneen arteko elkarrekintza-sareak azaleraziz. | ondorioa | N-S | ZTF3-GS.rs3 | GS | End | azaleraziz | Zientzia | |
Horrez gain, partikula horien erabilpen komertzialak kezka handia sortu du, | <-- | zuzenean euren sakabanaketa zabala ekar baitezake, bai (1) industri isurketen zein etxeko hondakinen erreken bitartez, eta baita ere (2) norberaren zaintzan zein fuel-katalizatzaileen moduko erabilpen orokorreko bestelako produktuen bitartez. | ondorioa | N-S | ZTF5-GS.rs3 | GS | Middle | ekar bait | Zientzia | |
bestalde, 27tik 35rako aleloen maiztasuna eta populazio honetan azaldutako gaixotasunaren prebalentzia bat datoz. | <-- | ("alelo ertainak" deritzonak, alelo hauen ezegonkortasuna de novo mutazioen agerpena sortu dezakete) | ondorioa | N-S | ZTF6-GS.rs3 | GS | Multiple | bestalde... prebalentzia | Zientzia | |
Bizkaiko bertako populazio osasuntsua eta bizkaitarrak ez direnak baina bertan bizi diren populazio osasuntsuarekin aurretiazko analisia egin da. | <-- | Analisi horretan ikus daiteke ez dagoela ezberdintasunik bi populazioen arteko CAG hirukotearen errepika zenbakian. Bestalde, 27tik 35rako aleloen maiztasuna ("alelo ertainak" deritzonak, alelo hauen ezegonkortasuna de novo mutazioen agerpena sortu dezakete) eta populazio honetan azaldutako gaixotasunaren prebalentzia bat datoz. | ondorioa | N-S | ZTF6-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |
Modu honetan nanopartikulen arteko pilaketa ekidin egiten da | <-- | ingurune biologiko batean erabil daitezkeelarik, | ondorioa | N-S | ZTF9-GS.rs3 | GS | End | larik | Zientzia | |
Aztertu beharreko konposatuak Cu, Ag eta Au-ren fase metaliko eta intermetalikoak izango dira, nanopartikula huek tiol, alkohol edo amina motako ligandoz funtzionalizatuko direlarik. | <-- | Modu honetan nanopartikulen arteko pilaketa ekidin egiten da ingurune biologiko batean erabil daitezkeelarik, edo portaera magnetikoa alda daiteke estekatzaile eta gainazal metalikoaren arteko loturarekin jokatuz. Horrela, nanopartikula hauen ezaugarri eta jatorri magnetikoak ondo ezagutzeko, ohiko teknika makroskopikoak erabiltzeaz gain (SQU ID magnetometroa...), mikroegituraren karakterizaziorako erabiltzen diren beste berariazko tekniketara jo beharko da, hala nola, Mossbauer, mikroskopia elektronikoa, edota sinkrotron erradiazioa (EXAFS, XANES , XMCD ). | ondorioa | N-S | ZTF9-GS.rs3 | GS | | | Zientzia | |